An Claidheamh Soluis (euskaraz Argiaren Ezpata) XX. mendearen hasieran argitaratu zen irlandar astekari nazionalista bat izan zen, bere argitaratzailea Conradh na Gaeilge ("Liga Gaelikoa") izan zelarik.
1899-1901 bitartean Eoin MacNeill lehenbiziko argitaratzailea izan zen.[1] 1900. urtean bere argitaratzaileak arazo ekonomikoak izan ondoren, Conradh na Gaeilge erakundea Fáinne an Lae aztekari elebidunaren jabe bilakatu zen. Fáinne an Lae delakoa An Claidheamh Soluis astekarian bihurtu zen, bere izen osoa An Claidheamh Soluis agus Fáinne an Lae zelarik.[2]
1903tik 1909ra astekariaren argitaratzailea Pádraig Pearse izan zen, maisu eta legegizon hau gerora jazoko zen 1916ko Pazkoko matxinada ospetsuaren buru eta antolatzaile nagusienetako bat izan zelarik. Bere zuzendaritzapean astekari honek Irlandar Berpizkunde Literarioan paper garrantzitsua jokatu zuen, bertan irlanderaz nahiz ingelesezko idazlanak argitaratu eta kultur ekitaldien berri ematen zen.[3]
Astekariak Fáinne an Lae (1918–1919) eta Misneach 1922–1930) izenburuez aurrera jarraitu ondoren, azken denboraldi labur batez An Claidheamh Soluis izenburua berreskuratu zuen (1930-1931). 1932. urtetik aurrera etenaldi ugariekin argitaratu zen, azkenena behin betiko argitatzetik laga zelarik.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak