A3513 Bilbo - Ea - Lekeitio A3514 Bilbo - Gernika A3515 Bilbo - Bermeo A3523 Bilbo - Aulesti - Lekeitio A3525 Gernika - EHU
Artikulu hau Amorebieta Geralekua izeneko geltokiari buruzkoa da; Amorebieta izeneko geltokia gaitzat duena beste hau da: «Zornotzako geltokia»
Amorebieta GeralekuaEuskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, Zornotza udalerrian dagoena. Geralekua Gerra Zibila aurretiko data jakingabean esistitu zela dokumentatuta dago, gero itxi zen eta azkenik 1973koekainaren 18an berrireki zen, eta Euskotrenen sareko 7. tarifa-gunean dago.
Geralekuak bi nasa ditu, baina orokorrean bakar bat baino ez da erabiltzen. Nasa hori markesinaz hornituta dago. Landatxu kaleko sarbidearen ondoan doako aparkalekua dago.
Kokapena
Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 0,796. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]
Kokapen geografikoaren inguruan, Garatondo errekan zehar hedatzen da, Landatxu eta San Pedro kaleen artean, Zornotza udalerrian.
Sarbideak
Geralekuak bi sarbide ditu, biak kaleko kotan. Sarbide nagusia San Pedro kalean dagoen pasonibeletik egiten da. Bertan kokatzen dira balioztatze makinak eta txarteldegia. Bigarren mailako sarbidea Landatxu kaletik egiten da.
San Pedro kalea, 3
Landatxu kalea, 2
Irisgarritasuna
Geltokira sarbidea
San Pedro kalea, 3
Landatxu kalea, 2
Nasara sarbidea
1. trenbidea
2. trenbidea
Trenera sarbidea
1. trenbidea
2. trenbidea
Historia
Zornotzako geralekua Gerra Zibila aurretik martxan zegoela dokumentatuta dago. Bi alboko nasa zituen, 46,9 metro luze eta 3,95 metro zabal.
Geralekuaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten San Pedro (geralekua) izeneko bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira: