Amigdalitis (zintzurmin edo anginak ere deitua) eztarriko amigdalenhantura da. Populazioan oso zabaldutako gaitza da, nahiz eta haurtzaroa den intzidentzia handieneko garaia eta helduarora iristean gutxituz doan.
Diagnostiko zehatza egitea ezinbestekoa da tratamendu egokia ezartzeko, mikrobio eragilearen arabera ezberdina izango baita. Birus batek sortzen badu alferrik da antibiotikoak erabiltzea. Kasu honetan sintomak arintzera zuzendu behar da tratamendua (parazetamola erabiliz, esate baterako).
Streptococcus pyogenes bakterioa mikrobio eragilea bada, aldiz, tratamendu antibiotikoak emaitza onak ematen ditu. Penizilina edo eritromizina dira aukerakoak. Tratamendu antibiotikoa bukatu behar da (8-10 egun), hobekuntza egon arren. Gaizki tratatutako amigdalitis bakteriarrak ondorio larriak ekar ditzake, sukar erreumatikoa, eskarlatina edo glomerulonefritis akutua, adibidez.
Amigdaletako infekzio errepikorrak amigdalen erauzketarekin (kirurgiaren bidez) konpondu ohi dira, amigdalektomia izeneko ebakuntza eginez.