American Heart (euskaraz Amerikar Bihotza) 1993ko Martin Bell estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film independiente bat da. Jeff Bridges, Edward Furlong, Lucinda Jenney, Tracey Kapisky eta Don Harvey aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jack Keely (Jeff Bridges) espetxealdi luze bat igaro ondoren baldintzapeko askatasuna jaso berri duen gizon bat da, urte askoren buruan elkarren berririk izan gabe egon ondoren Seattle hirian Nick (Edward Furlong) seme nerabearekin berrelkartuko da, hortaz, nola edo hala semea alboratu eta harekiko inongo ardurarik ez izaten saiatuko da. Aldiz, Nick mutil gatazkatsua izanik ere, ez du bere aitarekin egoteko aukerari muzin egin nahi.
Aktoreak
Kanpo estekak