Amalia Perez Vazquez (Mexiko Hiria, Mexiko, 1977ko uztailaren 10a) mexikar atleta paralinpiarra da, 44 kilogramo eta 60 kilogramo bitarteko kategorietan potentzia egokituko pisu altxaketan lehiatzen den kirolaria.[1][2] 2000 eta 2024 urteen artean Udako Paralinpiar Jokoetan zazpi domina irabazi zituen.[3] Bost aldiz izan zen txapeldun paralinpiarra, eta hiru kategoria ezberdinetan txapeldun paralinpiarraa izatea lortu zuen kehen pisu-jasotzailea.
Kirol ibilbidea
Perez 2000. urtetik Paralinpiar Jokoetarako Mexikoko ordezkaritzako kidea izan zen.[2] Australian, 2000ko Sydneyko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuenean, zilarrezko bere lehen domina irabazi zuen 52 kg-ko kategorian.[4] Grezian 2004ko Atenasko Udako Paralinpiar Jokoetan ere irabaziko zuena, baina ordukoan 48 kg-ko kategorian.[4] Txinan 2008ko Pekingo Udako Paralinpiar Jokoetan, bere lehenengo urrezko domina irabazi zuen 52kg-ko kategorian eta Panamerikako errekorra gainditu zuen 127,5 kg-ko jasoaldiarekin.[5] Lau urte geroago, Erresuma Batuko 2012ko Londresko Udako Paralinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen, 135,5 kg-ko jasoaldiarekin.[6]
Kontinental mailan, urrezko domina irabazi zuen 2007an Rio de Janeiroko Parapan Jokoetan, 52 kg-ko kategorian eta pisu altxatzearen Paralinpiar errekorra gaindituta 130,5 kg 2007ko abuztuaren 14an.[7][4][8] Guadalajaran egin zen 2011ko Xogoso Parapan txapelketan, urrezko domina lortu zuen 44kg-tik 60kg-ra bitarteko kategorian.[8]
Nazioarteko palmaresa
Aintzatespenak
- 2008. urtean, Mexikoko Kirolaren Sari Nazionala jaso zuen.[9]
Erreferentziak
Kanpo estekak