Amaia Elizalde Estenaga (Donostia, 1988) irakasle eta literatura kritikari euskalduna da. Bordeleko eta Valentziako unibertsitateetan literatura ikasketak egina, doktoretza egin zuen Euskal Herriko Unibersitatean, eta 2020tik irakaslea da bertan. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko partaide da[1].
Jon Miranderen Haur besoetakoa eleberria aztertu zuen lehen tesia izan zen berea, 2018an doktoretza eman ziona, izenburu honekin aurkeztua: "Jon Miranderen Haur besoetakoa (1970), modernitate ukatua". Mari Jose Olazairegik eta Jon Casenavek zuzendu zuten lana[2][3].
2020an Kirmen Uribe : bizitza, fikzioa liburua idatzi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen argitalpen zerbitzuarekin.[4][5]
Zentsuraz eta gerra zibilaren oroimen historikoaz ere idatzi du.[6][7][8]
Erreferentziak
Kanpo estekak