Altsasuko sustraiak (eskultura)

Altsasuko sustraiak (eskultura)
Jatorria
Sortzailea(k)Joxe Ulibarrena
Sorrera-urtea1994
IzenburuaAltsasuko sustraiak
Ezaugarriak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAltsasu
Koordenatuak42°53′44″N 2°10′05″W / 42.895502°N 2.16818°W / 42.895502; -2.16818
Map


Altsasuko sustraiak Altsasuko Foruen Plazan dagoen eskultura multzoa da. Azkoieneko eskultore eta etnografo izan zen Joxe Ulibarrenak egin zuen eta 1994an inauguratu zen.[1][2]

Monumentuan Altsasu herria irudikatzen duten 38 irudi eta sinbolo agertzen dira: feminitatea, gizontasuna, nekazaritza, trenbidea, errementaritza, kobazuloak, basajaunak, hiru abeslari, ahuntza, dama bat, penaz dagoen arima, Mainamikirri sorgina, Garzia Ximenez erregea, txirrindularitza, ereilea, Altsasuko tontor eta gailurrak, pilotari erremontista, uzta, artisautza, momotxorroak, gaueko eguzkia, jainkotasuna, inauteriak, Enrike Zelaia… finean, Altsasu den guztia.[3]

2018an udalak eskultura berritu zuen Elur Ulibarrenaren zuzendaritzapean eta jendeak auzolanean parte hartuta.[1]

Historia

XVII. mendetik Altsasuko plazan (1750 - 1991)

Plaza horretan 350 bat urtez bizi izan zen intxaurrondo zaharra. 1991an Foru plazan zegoen intxaurrondoa egoera larrian zegoen, hilda zegoen, eta moztu zuten. Zuhaitza oso maitatua zen herrian, sinbolo bat zen. Ulibarrenak Enrike Zelaiaren eta herritar talde baten proposamena jaso zuen, eta altsasuar hauek zuhaitzari buruz hitz egiten transmititu zuten "hain handia eta indartsua" zen, eskultoreak hori islatu zuela eskulturan.[1]

Plazako intxaurrondoa sinbolo bat zen, eta orain sinbolo bihurtu da Altsasuko Sustraiak eskultura ere.

Enborra eskultura bihurtzea (1991-1994)

1994eko San Joan bezperan mustu zuten Altsasuko Sustraiak eskultura. Altsasuarren artean oso estimatua da eskultura, are gehiago, denborari aurre egin dio eta etsai bakar bat izan du: klimatologia. Izan ere, urte hauetan jasandako kalteak euriak, eguzkiak eta abarrek sortu zituzten. Hortaz, 2018an eskulturaren egoera oso "larria" zen,[5] eta eraberritzeko prozesua martxan jarri zuten.[1] Are gehiago Altsasuko auziaren harira antolatutako manifestazioetarako irudi bezala hartu zutenetik, Altsasuko eskultura Altsasuren irudia bihurtu zen. Izan ere, Altsasuko eskulturak Altsasu den guztia islatzen du. 38 irudiz osatuta dago, "figura bakoitza eskultura bat da", eta figura horiek bi eskultura osatzen dituzte. Eskultura handian, Altsasuko identitatearen esentzia islatzen da 28 irudiren bidez: Burundako mendiak eta basoak, nekazaria, artzaina eta trenbidea, musika, kobazuloak, emakumea, erremontaria eta abar. Eskultura txikia hamar figurek osatzen dute eta Altsasuko inauteriak islatzen ditu. Altsasu da; izan zena, gaur egun dena eta gehiago.[1]

Eskulturaren zaharberritzea (2018-2019)

Elur Ulibarrena zaharberritzailea eta eskultorearen alaba izan zen eraberritzearen proiektuaren zuzendaria, eta eskultura berriro ere egoera "bikainean" utzi zuten. 2018ko abuztuan hasi zuten prozesua auzolanaren bidez.[6][7] Kanpoan egoteak kalte handia egin zion eskulturari. Hala ere, klimatologiaren elementuek sortu zituen kalte gehienak. 25 urtez oso gutxi izan ziren izan dituen erasoak. Eskultura oso estimatua eta maitatua da herrian, zuhaitza izan zen bezalaxe.[1][8]

Egurra materia organikoa denez, pixkanaka "hilko" dela esan du Ulibarrenak. Jose Ulibarrenak 1994an eskultura egin zuenean kontserbatzeko hainbat pauta utzi zituen idatzita, eta lehenengo bost urtetan bete ziren. Hala ere, garai horretan zeuden zaharberritzeko materialak aldatu dira gero. Hortaz, linaza-olioa botatzea proposatu zuen eskultoreak, eta gerora jakin zen ez dela gomendagarriena.[1]

Pixkanaka eskulturaren kolorea galdu zen eta egurra zimurtzen hasi zen. Are gehiago, barrualdea hutsik zegoen, enborraren azala baino ez zen gelditzen. Berandu baino lehen Elur Ulibarrenak eraberritzeko proposamena aurkeztu zuen eta udalak 16.000 euro bideratu zituen eskultura tratatzeko.  2018an prozesuarekin hasi ziren. Eskultura garbitu, tratatu, barrualdea bete, falta ziren piezak jarri eta koloreztatu zuten.[1]

Bigarren intxaurrondoa (1991-2020)

350 urteko intxaurrondo zaharra hil zenean udalak intxaurrondo gazte bat aldatu zuten plazara. 20 urte baino gehiago egin zituen bertan baina 2020an haizete batek apurtu zuen.[9] 2020ko urriaren 20tik 21erako gauean izandako haizearen indarrak kalte larriak eta konponezinak eragin zizkion Foru plazako zuhaitzari.  Intxaurrondoek sustrai nagusia eta bigarren mailako sakoneko zainak dituzte,  azken horiek sendoak izan daitezke ere. Kasu honetan haizearen indarrak zain nagusia  erabat hautsi du. Horren erakusgarri izan zen hurrengo egunetan, haizearen eraginez, intxaurrondoak alde batera eta bestera egin zituen mugimenduak.[10]

1991etik 2020era bitarte plazan bizi izan zen bigarren intxaurrondoa (2007).

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h «25 urte Altsasuren esentzia biltzen - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  2. Esculpiendo la historia . Joxe Ulibarrena. (Documental completo)22. minutua. (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  3. «ALTSASUKO INTXAURRONDO OSPETSUARI MONUMENTUA» Altsasuko Udala / Ayuntamiento de Alsasua 2016-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
  4. Blanco, Dani. (2020-04-21). «Joxe Ulibarrena eskultore nafarra hil da» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  5. «"Kaltetutako" eskultura bizitzara itzuliko dute - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  6. «Altsasuko eskultura plazatik eraman dute - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  7. «"Eskultura zaharberritzean zuhaitzarekin nuen lotura itzuli da" - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  8. «"Argi izan behar dugu ez dela betirako izango. Esanahia da garrantzitsuena" - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  9. «Agur, plazako intxaurrondoa - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  10. «Foru plaza intxaurrondorik gabe geldituko da - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!