Allen v. Farrow estatubatuar telesail dokumentala da, Kirby Dick, Amy Ziering eta Amy Herdyk HBOrako sortua.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1992an, 7 urteko Dylan Farrow alabak Mia Farrow amari kontatu zion Woody Allenek ukituak egin zizkiola, eta aitortza horrek bultzatu zuen Allenen aurkako auzibidea. Hollywoodeko eskandalurik ezagunenetako bat bilakatu zen berehala, eta milaka lerro idatzi ziren haren inguruan, baina bide laburra egin zuen epaitegietan. Alleni sexu delitua leporatzeko frogak esku artean eduki arren, Frank Maco Estatu abokatuak auzia bertan behera uztea erabaki zuen, epaitegian testigantza emateak Dylan haurrari areagotuko liokeen trauma saihestu nahian.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak