All of Us Strangers 2023ko fantasiazko film bat da, Andrew Haigh ingeles zinema zuzendariarena. Taichi Yamada japoniar idazleak 1987an idatzitako Ijintachi to no natsu eleberrian oinarrituta dago.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Adam gidoilaria da. 12 urte zituela, bere gurasoek kotxe istripu bat izan zuten, eta hil egin ziren. Adam haiekin zuen harremanari buruzko gidoi bat idazten ari da, baina zaila egiten ari zaio. Egunak telebistari begira, sofan etzanda eta txikitako argazkiak begiratzen igarotzen ditu. Bakarrik bizi da, Londresko eraikin altu bateko apartamentu batean. Eraikin osoan soilik bera eta bere bizilagun Harry bizi dira. Gau batean, Harryk Adamen atea joko du, eta bakarrik sentitzen diren bi gizon hauen artean harreman bat hasiko da. Aldi berean, gidoilariak bere gurasoen etxea zegoen Londresko aldirietako auzora joatea erabakiko du, eta, bere ezusterako, ama eta aita azkenekoz ikusi zituen bezala topatuko ditu; hil zirenean zuten adin bera dute, eta haien janzkerak zein etxeak berak ere 1980ko hamarkadan gelditu direla adierazten dute.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak