All We Imagine as Light 2024ko Payal Kapadia indiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Cannesko Zinemaldian aurkeztu eta aitortua izan zen, Epaimahaiaren Sari Bereziarekin.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mumbain, Prabha erizainaren errutina aldatu egingo da Alemanian lan egiten duen senarraren ezusteko opari bat jasotzen duenean. Haren pisukide Anu, gazteagoa, alferrik saiatuko da hirian leku bat aurkitzen bere mutil lagunarekin elkartzeko. Kostaldeko hiri batera egindako bidaia batek aukera emango die beren desioak azaleratzeko.[1] Mumbai ezagutzeko parada eskaini digu Kapadiak filmean, bi erizainen begiradatik. Pisukideak dira, nahiz eta belaunaldi, egoera sozial zein sentimental ezberdinetako emakumeak izan, baina gizartean harrapatuta daude bata zein bestea, askatasun nahiari oihuka.[2]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak