All Is Lost (euskaraz Dena Galdua Da), 2012ko J. C. Chandor estatubatuarrak zuzendutako ekintza eta drama film bat da. Robert Redford aktoreak antzeztu zuen.
Izenburuak E. W. Hornung idazlearen gogoeta bati aipamen egiten dio, zeinetan, gizon batek kemena galtzean, "dena galdua da". Bitxikeria gisa, pertsonaia bakarra agertzen den filma da eta 5 minutuko solasaldia besterik ez du.
2013ko Cannesko Zinemaldian estreinatu eta Soinu onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Steve Boeddeker eta Richard Hymns).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ozeano Indikoan zehar 12 metroko belaontzi batean bakarrik nabigatzen ari den gizon batek (Robert Redford) esnatzerakoan noraezean dagoen kontainer-ontzi batekin talka egin eta bere kroskoak zartadurak izan dituela jabetuko da. Nahiz eta konponketak egin, nabigazioan eskarmentu izan eta bere adinerako indar fisiko handia eduki, enbatari justuan bizirautea lortuko du. Baina eguzki gupidagabea, marrazoen mehatxua eta bere erreserba eskasak agortzear egon, heriotzari begietara begiratzera derrigortua egongo da.
Aktoreak
Kanpo estekak