Alison Marion Lohman (Palm Springs, Kalifornia; 1979ko irailaren 18a) aktore estatubatuarra da. Laburmetrai eta pelikula independentetan paper txikiak betez ekin zion ibilbideari, 2002. urtean ezagun egin zen White Oleander filmarekin. Ordutik hainbat ekoizpenetan aritu izan da lanean zineman eta baita telesaioetan ere. Esate baterako, Pasadena, 7th Heaven, Flicka eta The Big White ikus-entzunezkoetan. [1]
Hastapenak
Aita arkitektoa eta ama okina zuen aktoreak gaztea [2], 9 urte zituela hasi zen antzerkia egiten, baita kantatzen eta dantzatzen ere. Bere herrian hainbat obratan antzeztu ostean 1990. urtean 11 urte zituela “Desert Theater League” sariketako aktore musikal onenaren saria jaso zuen. Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean, 1997. urtean, Los Angelesera joan zen antzerkigintza ikastera.
Zinemagintzako ibilbidea
Bere lehen lan esanguratsua White Oleander filmean gorpuztu zuen Astrid Magnussen pertsonaia izan zen. Peter Kosminskyk zuzendutako Jane Fitch idazlearen eleberrian oinarritutako filmean hain zuzen. 2003. urtean, Ridley Scott ek zuzendutako umore beltzean oinarritutako Matchstikck Men filmean hartu zuen parte, Angelaren papera betez. Urte berean mundu mailan ezagun egin zen Tim Burton ren Big Fish filmean hartu zuen parte. Ordutik hamaika ikus-entzunezkotan hartu du parte, Where the Truth Lies, The Big With, Beowulf, Gamer pelikuletan besteak beste. Kamera aurrean eginiko azken lana 2016. urtean grabatutako Officer Downe pelikulakoa da.
Zinema
Telebista
Erreferentziak
Kanpo estekak