Alfredo Landa Iruñean jaio zen, aita guardia zibila zuela. Haurtzaroa Aribe eta Figueresen igaro zuen eta 12 urte zituelarik familia Donostiara aldatu zen. Hiri honetan Zuzenbidea ikasten hasi zen baina, Espainiako Antzerki Unibertsitarioan sartu eta zenbait obra taularatu ostean, ikasketak utzi eta Madrila jo zuen, aktore izateko asmoz.[1] Madrilen antzerkian eta bikoizketa aktore gisa jardun zuen. 1962an debutatu zuen zineman, José María ForquérenAtraco a las tres filmean.[2] Honen ondotik, besteak beste, Juan de OrduñarenNobleza baturra (1964) eta Fernando Fernán GómezenNinette y un señor de Murcia (1965) egin zituen.
Telebistarako ere lan ugari egin zuen. 1992ko ospakizunak zirela eta ekoitzi zen El Quijote telefilmean Santxo Panzarena egitea egokitu zitzaion. 1997-98 denboraldian bera izan zen Espainiako Antena 3 kateak eman zuen En plena forma telesaileko protagonista, eta 2000. urtean Tele 5koDon José telesailaren aktoreen zerrendaren buruan egon zen. Hiruzpalau urteko etenaldiaren ostean 1999an itzuli zen zinemara, José María Borrelek zuzendutako El árbol del penitente komediarekin.
Maite Imaz donostiarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten, Ainhoa, Idoia eta Alfredo. 2007an Espainiako Zinemako Akademiaren Ohorezko Goya jaso zuen eta 2008an, berriz, Kulturaren Vianako Printzea Saria.[3]
Lanak
Filmak
1957: El puente de la paz Rafael J. Salviak zuzendua.