Alfons Gorbach (Imst, 1898ko irailaren 2a - Graz, 1972ko uztailaren 31) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1960tik 1964ra.
Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen Italiako frontean. Larri zauritu zuten Caporettoko guduan eta hanka bat galdu zuen.
Jarduera politikoa egin zuen Austriako Lehen Errepublikan eta zinegotzi izan zen Grazen. Anschlussen ondoren, Dachauko eta Flossenburgeko kontzentrazio-esparruetan preso politikoa izan zen. Gerra amaitu ondoren Austriako Herri Alderdian afiliatu zen.
Legebiltzarreko behe-ganberako presidentea izan zen eta 1961ean Julius Raaben lekua hartu zuen kantziler karguan. Hiru urteren ostean, Josef Klausi utzi zion kargua.