Aleia Hobbs (1996ko otsailaren 24a) abiadura lasterketetan espezializatutako atleta profesional estatubatuarra da. 2018an lau titulu nazional irabazi zituen, NCAA Mailan 60 m 100 m eta 4 × 100 m-ko erreleboa irabaziz, eta 100m-ak AEBetako Txapelketan. Hobbsek Estatu Batuak ordezkatu zituen 2019ko World Relays-en urrea irabaziz errelebo motzarekin.[1]
2014an LSU Lady Tigers-ekin konprometitu zen eta 2018 erdialdera arte aritu zen, profesional bihurtu eta adidasekinakordioa sinatu zuen arte. LSUn egon zen garaian, Hobbsek Estatu Batuak ordezkatu zituen 2015eko Panamerikar Junior Txapelketan, non zilarrezko domina lortu zuen 100m-ko proban eta urrezko domina 4 × 100 m erreleboan. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen 4x100m-ko errelebo proban.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak