Alderdi Laborista edo Alderdi Langiletiarra[1] (ingelesez: Labour Party) Erresuma Batuko alderdi ezkertiar nagusia da. Gaur egun Erresuma Batuko politikaria den Harriet Harman du buruzagitzat.
Alderdi Langiletiarra XIX. mendeko sindikatuetatik atera zen. Hasieran sozialdemokrazia aldarrikatu arren, Blairren garaipenaren ondoren politika neoliberalak erabiltzen hasi ziren. Blairrek berak "hirugarren bidea" (third way) edo "Alderdi langiletiar berria" (New labour) bezalako izenak ezarri zizkion bere agintzeko erari.
Lehen ministroak
Hona hemen Erresuma Batuko lehen ministro langiletiarren zerrenda:
Hauteskundeen emaitzak
Komunen Ganberarako hauteskundeak[2]
Urtea
|
botoen %a
|
legebiltzarkideak
|
1987ko Erresuma Batuko hauteskundeak
|
%30,8
|
229 (650etik)
|
1992ko Erresuma Batuko hauteskundeak
|
%34,4
|
271 (651tik)
|
1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak
|
%43,2
|
419 (659tik)
|
2001eko Erresuma Batuko hauteskundeak
|
%40,7
|
413 (659tik)
|
2005eko Erresuma Batuko hauteskundeak
|
%35,2
|
356 (645etik)
|
2010eko Erresuma Batuko hauteskundeak
|
%29,0
|
258 (650etik)
|
Erreferentziak
Kanpo-estekak