La Alcarria eskualdea gorriz adierazia.
Alcarria [ 1] (gaztelaniaz : La Alcarria ) Gaztelako hegoaldeko goi-ordokiaren ipar-ekialdean dagoen berezko eskualde bat da, hain zuzen ere, Espainiako Guadalajara probintziako erdigunea eta hegoaldea, Cuenca probintziako ipar-ekialdea eta Madrilgo Erkidegoaren hego-ekialdea barne hartzen dituelarik.
Camilo José Cela idazlearen La Alcarriara Bidaia (Viaje a La Alcarria ) eleberriak eta bertako jatorrizko izendaoena duen eztiak ezagutzera eman dute. Bestalde, Manu Leginetxe euskal herritar kazetaria eta idazlearen bizilekua ere bazen.
Iparraldean La Sierra Norte - Sigüenza eskualdearekin muga egiten du, ekialdean Molinako Jaurerria eta Cuencako mendiekin , hegoaldean La Mancha eskualdearekin, eta mendebaldean berriz La Campiña eta Aranjuezeko eskualdeekin. Eskualdea hainbat ibaiek zeharkatzen dute, tartean Texo ibaia eta bere adarrak diren Cifuentes , Guadamajud , Guadiela , Henares , Tajuña eta garrantzi gutxiagoko beste zenbait ibaiek.
Eskualde honetako udalerri garrantzitsuenak honako haek dira: Brihuega , Cifuentes , Chinchón , Huete , Pastrana , Priego eta Sacedón . Guadalajara hiria La Campiña eta La Alcarria eskualdeen artean dago, nahiz eta La Alcarria eskualdeko hiriburutzat jo ohi den. Eskualde honetako biztanleria erri txikietan sakabanatua dago, haietako askok 200 lagun izatera ere iristen ez direlarik, ondorioz bertako biztanleri dentsitatea oso baxua da.
Cuencar Alcarria
Hobako udalerri eta herriek osatzen dute: Albalate de las Nogueras , Albendea , Alcantud , Arandilla del Arroyo , Alcohujate , Arrancacepas , Barajas de Melo , Buciegas , Buendía , Canalejas del Arroyo , Cañaveruelas , Cañaveras , Castejón , Castillo-Albaráñez , Gascueña , Huete , Huelves , La Peraleja , Leganiel , Olmeda de la Cuesta , Olmedilla de Eliz , Paredes de Melo , Pineda de Gigüela , Portalrubio de Guadamejud , Priego , Puebla de Don Francisco , Saceda-Trasierra , Salmeroncillos , San Pedro Palmiches , Tinajas , Torralba , Torrejoncillo del Rey , Los Valdecolmenas , Valdeolivas , Vellisca , Villanueva de Guadamejud , Villalba del Rey , Villar de Domingo García , Villar y Velasco , Villar del Infantado , Villarejo de la Peñuela , Villas de la Ventosa eta Vindel .
Guadalajarar Alcarria
Honako udalerri eta herriek osatzen dute: Alaminos , Alarilla ,Albalate de Zorita , Albares , Alhóndiga , Alique , Almadrones , Almoguera , Almonacid de Zorita , Aranzueque , Argecilla , Armuña de Tajuña , Atanzón , Auñón , Barriopedro , Brihuega , Baides , Berninches , Budia , Bujalaro ,Cifuentes , Casa de Uceda , Casas de San Galindo , Durón , Escamilla , Escariche , Fuentelencina , Fuentenovilla , Gajanejos , Guadalajara , Hita , Horche , Illana , Jadraque , Las Inviernas , Lupiana , Málaga del Fresno , Mandayona , Mazuecos , Mondéjar , Pareja , Pastrana , Peñalver , Pioz , Robledillo de Mohernando , Romanones , Sacedón , Salmerón , Sayatón , Tendilla , Torija , Trijueque , Trillo , Utande , Yebes , Yebra , Yélamos de Arriba , Yélamos de Abajo , Zarzuela de Jadraque eta Zorita de los Canes .
Alcarriaren paisaia.
Erreferentziak
Erreferentziak
Kanpo estekak