Alan Marshall

Alan Marshall

Bizitza
JaiotzaNoorat (en) Itzuli1902ko maiatzaren 2a
Herrialdea Australia
HeriotzaMelbourne1984ko urtarrilaren 21a (81 urte)
Hobiratze lekuaAustralia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, iritzi-kazetaria, world traveler (en) Itzuli eta ipuingilea
Jasotako sariak
Genero artistikoakontakizun laburra
IMDB: nm0550725 Edit the value on Wikidata

Alan Marshall (Noorat, Victoria, 1902ko maiatzaren 2aMelbourne, 1984ko urtarrilaren 21a) australiar idazlea izan zen. Hiru aldiz jaso zuen Australiako Literatura Erakundearen Ipuin Laburren Saria[1].

Bizitza

Alan Marshall Victoria estatuko Noorat herrian jaio zen. Sei urterekin poliomielitisa hartu zuen[2]. Oso gaztea zela, idazle izatea erabaki zuen, eta I Can Jump Puddles liburuan, Nooraten eman zituen lehen urteak deskribatu zituen, pertsonaien eta lekuen izenak aldatuz: esaterako, «Turalla mendia» Noorat mendia da, «Turalla aintzira» Keilambete aintzira, «Curruther familia» Black familia, «Conlon andrea» Terangeko Mary Conlon, eta «Joe» izeneko lagunak Leo Carmody zuen izena[3].

1930eko hamarkadaren hasieran. kontulari gisa lan egin zuen Trueform Boot and Shoe Companyn, Clifton Hillen, eta geroago lantegiko bizitzari buruz idatzi zuen 1949ko How Beautiful are Thy Feet eleberrian[4].

1941eko maiatzean Olive Dulcie Dixonekin ezkondu zen. Bi alaba izan zituen harekin, Katherine eta Jennifer. 1957an emazteaz dibortziatu zen. Urte askotan Melbourn inguruko Sandringham auzoan bizi izan zen[5].

1984ko urtarrilaren 21ean hil zen Brighton Easteko zahar-egoitza batean[2].

Lanak

Liburu autobiografikoak
  • I Can Jump Puddles (1955)
  • This is the Grass (1962)
  • In Mine Own Heart (1963)
Ipuin bildumak
  • Pull Down The Blind (1949)
  • Aboriginal Myths (Sreten Božićekin batera, 1972)
  • The Complete Stories of Alan Marshall (1977)
Fikzioz kanpoko liburuak
  • These are My People (1944)
  • Ourselves Writ Strange (1948)
  • Pioneers & Painters: One hundred years of Eltham and its Shire (1971)
Eleberriak
  • How Beautiful Are Thy Feet (1949)
  • Fight for Life (1972)
Haur eta gazteentzako liburuak
  • Whispering in the Wind (1969)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) McLaren, John. (2012). «Alan Marshall (1902–1984)» Australian Dictionary of Biography 18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  2. a b (Ingelesez) «Alan Marshall dies in nursing home» The Canberra Times: 1. 1984-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  3. (Ingelesez) Marshall, Alan. «Papers of Alan Marshall, 1903–1982» Trove (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  4. (Ingelesez) «The Trueform Boot Factory (1924-36)» Collingwood Historical Society (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  5. (Ingelesez) «Alan Marshall» Bayside Library Service jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-25) (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!