Alan Ashcroft (St Helens, Merseyside, 1930eko abuztuaren 21a - 2021eko urtarrilaren 26a) ingeles errugbilaria izan zen, hirugarren lerroko erdi moduan aritzen zena. Waterloo FC taldean jokatu zuen eta bere kapitaina izan zen 1959tik 1961ra. Ingalaterrako errugbi selekzioareki 16 aldiz jokatu zuen. 1959an Zeelanda Berrira eta Hegoafrikara egindako biran ere jokatu zuen British and Irish Lions taldearekin. Arte irakaslea izan zen Liverpool Collegen.[1]
Erreferentziak