Al-Tutili

Al-Tutili
Bizitza
JaiotzaTutera1092
Herrialdea Nafarroako Erresuma
 Al-Andalus
HeriotzaSevilla1126 (33/34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musicbrainz: e93988a8-5171-437b-b493-dcaae85fa937 Edit the value on Wikidata

Al-Tutili, Al-A'ma al-Tutili edo Abu al-Abbas Ahmad ben Abdullah ben Abi Hurayra al-Qaysi XII. mendeko Tuteran jaiotako poeta muladi musulmana izan zen, arabieraz idazten zuena. Moaxaja edo muwashshah izeneko bertso estiloan idazten zuen, non bukaerako esaldiak hizkuntza erromantzeetan eman ohi ziren. Itsua zen eta horregatik al-A'ma al-Tutili deitzen zioten, hau da, Tuterako itsua.

Biografia eta lanak

Tuteran jaio eta bere lehen urteetan bizi izan zen eta uste da gazte denboran joan zela Sevillara; Murtzian ere bizi izan zen. Horregatik Al Andaluseko poetatzat jotzen da. Al Andaluseko lurrak zeharkatu zituen beste poeta baten laguntzaz, "Itsuaren makila" ezizena zuen Abu l-Qasim al-Manishirekin. Gazte hil zen.

Muwashshah eta zejel edo zajal izeneko olerki motetan almorabideen garaiko egilerik ezagunenetakoa izan zen. Avempace izena ere ezaguna den Ibn Bayyahrekin lehian aritu zen Ibn Tifilwit Zaragozako almorabideen gobernadorearen gortean.

Panegirikoak idatzi zituen bai almorabideentzat[1] bai Al Sahlako (Alponteko taifa) Banu Qasitarrentzat[2] eta bere maitasun kantek ospe handia lortu zuten. Bereziki azpimarragarria da Amina izenez aipatzen duen bere emaztea hil zenean egin zuen elegia. Maitasunaren ostean ardoari dedikatutako olerkiak gailentzen dira.

Bibliografia

Erreferentziak

  1. Hulwu l-majani Yusuf ibn Tashfin Amir al-Muslimin ("musulmanen printzea") postura heldu zenean eginikoa da.
  2. E. García Gomez: Las jarchas romances de la serie árabe en su marco, Madril, 1965.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!