AkarregiHernaniko (Gipuzkoa) auzoa da. Urumea ibaiaren eskuinaldean dagoen eremu lauak Hernaniko hirigunetik Astigarragako Ergobia auzoraino hartzen duen izena da. Ibaiondo bezalako industria-pabiloiek (Orbegozoko altzairutegia zegoen han garai batean) okupatzen dute eremu hori, baina badira beste etxe batzuk ere, gutxi gorabehera lerrokatuak errepide zaharrean, 100 pertsona baino gehixeago bizi baitira han, eta bi sagardotegi tradizional.