Batez ere ahozko euskaraz, artapo, bakasta eta kapasta izenak ere erabili izan dira zenbait eskualdetan.
Bizi-zikloa
Bere bizi-zikloak lau estadio ditu akainak: arrautza, larba, ninfa eta heldua.[6] Morfologikoki, ale helduek 1 - 12 milimetro lortzen dituzte (arrek emeen herena egiten dute), baina lodiago bihurtzen dira txupatzen duten odolez beteta daudenean. Gorputza obalatua dute, nahiko laua, arpoi itxurako kelizero kaltzifikatuekin landua.[7] Horiek beren aho-aparatuaren parte dira, hipostoma[8] eta listu-guruinekin batera.[9] Pieza anatomiko horiek guztiek era orkestratuan funtzionatzen dute, eta funtsezko elementuak dira bai parasitoaren nutrizio-prozesuan, bai gaitasun patogenikoan.[10]
Bizimodua
Kaparrak landaredian. landareen artean bizi dira, eta albotik pasatzen den animaliaren gorputzera salto egiten dute. Ezaugarri bereziak dituen egitura sentsorial baten bidez detektatzen dute animalia bat gertutik pasatzen ari dela. Hallerren organoa izena duen egitura sensorial hori lehen hanka-parean daukate. Ninfak eta helduak bakarrik dituzte lau hanka-pare, larbak ez.[11] Urte batzuk egon daitezke presa baten zain.[12]
Garrantzia azienda-ekoizpenaren sektorean
Akainak mundu osoko albaitaritzako arazo nagusietako bat dira, bai ziztadek zuzenean eragiten dutelako, bai kutsatzen dituzten agente infekziosoengatik. Galera ekonomiko handiak eragiten dituzte azienda-ekoizpenaren sektorean, eta, batez ere, behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-ustiategiei eragiten diete. Eskala txikiagoan, baina zaldi, behor, txakur eta katuen osasuna ere nabarmen aldatzen dute.[13]
Akaina kentzen
Eskuz edo tresnatxo batekin kentzen zaio akaina animaliari. Baina kontu handiz ibili behar da oso-osorik atera behar baita akaina, burua eta guzti. Burua geratzen bada, gerora infekzioak sortu litezke.
↑Division., United States. Animal and Plant Health Inspection Service. Veterinary Services. United States. Agricultural Research Service. Animal Health. National tick surveillance program. The Services PMC1786851. (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).