Lau senideetatik hirugarrena da. Eibarren jaio zen 1970ekootsailaren 2an. Bere anaia-arreba guztiek dute lotura musika munduarekin. Arreba biak, Aintzira eta Amaia, musika irakasleak dira, eta bere anaia nagusia Mikel "Norton"E.H Sukarra taldeko kantaria eta gitarra jotzailea da.
Aitor lauzpabost urterekin hasi zen pianoa jotzen bere anaia-arrebekin batera eta OHO-ko lehenengo hiru urteetan solfeo eta piano ikasketak egin zituen. Horrez gain Euskal Herriko Unibertsitatean publizitatea ikasi zuen.
12 urterekin gitarra klasikoa hartu zuen eta "Norton" imitatuz ikasteari ekin zion. Ondoren Joko zituen lehenengo kantuak punk sailekoak izango ziren; La Polla eta Eskorbuto bezalako Euskal Herritar taldeak mirestuz. 16 urterekin Heavy Metala ezagutu zuen Accept, Judas Priest, Faith No More edo Metallica bezalako taldeen eraginez, horrela, gitarra elektrikoarekin hasi zen "Napalm" talde Eibartarreko gitarra jotzaileak emandako lehen ikastaldiekin. Ondoren autodidakta gisa jarraitu zuen.
Taldearekin estudioko hamaika disko plazaratu ditu, zuzeneko 4 disko eta hainbat bideo. Azken diskoa 2016an atera dute "Maitasunari pasioa" izenarekin.