Arte Ederren ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean[1],eta diseinu grafiko eta marketin formakuntzak hartu zituen ondoren. Errenteria-OreretanIbainet euskarazko informatika gunean koordinatzaile aritu zen eta ondoren, Argian harpidetza sailean teknikari. 1999tik 2003ra zinegotzi izan zen Errenteriako Udalean, Euskal Herritarrok-en izenean. 2004tikBERRIA Taldean[2] dihardu lanean, kanpo harremanen eta marketinaren esparruan. Sortzaile gisa 2010ean egin zuen bere lehenengo erakusketa, eta kulturari eta pentsamendu feministari lotutako hainbat dinamikaren sortzaile eta bultzatzailea ere bada: Hitzen Lihoa[3]Eskafandra bilduma feminista,[4] Oiartzungo Kulturaz Bete Arte, Lokatza podcasta[5] …
Artista
2010ean egin zuen (H)ariketak lotzea askatzea denean instalazioa. Bizikleta istripu batek eragindako gelditu beharra inspirazio hartuta, erradiografia, hari eta burdindegiko materialarekin, emozioak bizi diren lurraldeak argi kaxen bidez irudikatu zituen.[6]
2013an Falta (ez ) diren gauzak erakusketa plazaratu zuen, gatazka politikoak eragindako haurtzaroko bizipenak, ausentziak eta presentziak abiapuntu hartuta.
2018an Fotosintesia obra aurkeztu zuen; mugikorrarekin erregistratutako paisaiak aurkeztu zituen lan honetan, mugikorreko aplikazioen bidez eraldatuta. Momentuan sentitzen zuen gizartearen paralisiari, ni intimoenetik hasita erantzun zion eta errealitate berriak asmatzeko aukerez mintzo zen argazkilaritza lana aurkeztu zuen.
2018an hasitako Fotosintesiaren argazki erregistroetan sakontzen dihardu, eta sareetan ikus liteke lan horren emaitza.
Errenteria-Oreretako Eraldaketa Feministarako Eskolaren barruan, argazki konposizioa eta bakarrizketa aurkeztu zituen King Kong ehiza izenarekin, Eskafandra bilduma feministan euskaraz argitaratutako Virginie Despentesen King Kong teoria oinarri hartuta.
2020an Alaia Martin bertsolariarekin batera, Hiru Binaka ekimen artistikoan aritu zen Kulturabirusa dinamikaren barruan.[7]
2021ean, Mugakidetzan: Bertsoa eta irudia inprobisatzen esperimentu partehartzailea garatu zuen Alaia Martinekin pandemiak ezarritako mugetatik abiatuta.
Horien gainera, Bardea Etxaldearen[8] ardo naturalean hainbat etiketa diseinatu ditu, eta Idurre EskisabelenGoseak janak liburuaren eta Erika Lagoma eta Estitxu FernandezenM ama, eme, ume liburuaren azalak egin ditu.
Kultur eragilea
Hainbat kultur dinamika eta egitasmotan parte hartu izan du.
Hitzetik Hortzera bertso programan jardun zen off-eko esatari lanetan, eta G Puntua txapelketaren antolatzaile taldeko kide izan zen.
Oiartzungo Hitzen Lihoa kolektiboko kide da 2019tik.
Oiartzungo Kulturaz Bete Arte dinamikaren talde eragileko kide da 2021etik.[9]
Oiartzungo sortzaileen sareko kidea da.
Eragile euskaltzale eta feminista
Euskarazko hedabideetan ardaztu du ordainpeko lan jarduna, lehenengo Argian eta gero Berrian. Euskaltzaletasuna eta feminismoa oinarri hartuta bultzatu zuen beste hainbat lagunekin pentsamendu feministari eskainitako Eskafandra[4] bilduma, eta liburuen diseinuez arduratu da.[10]
2021ean Lokatza podcasta[11] gidatu zuen Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin batera; egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da, mundua lokatzetan jartzeko. Ondas saria eman zioten podcastari 2022an.[12]
Herritar aitortza
"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[13]