Aiete Kultur Etxea Donostiako Aiete auzoan dagoen kultur etxea da. 2010ean inauguratu zen Aieteko Jauregiari egin zitzaion lurrazpiko solairuan dago.
Musika, kultura eta artearekin zerikusia duten jarduera, ikuskizun, ikastaro, hitzaldi eta kontzertuak egon ohi dira. Bestalde, bertan liburutegia, Gaztelekua eta Haurtxokoa ere badago. Bere berezitasunari dagokionez, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekiko loturaren ondorioz, Aiete Kultur Etxea Bakearen eta Giza Eskubideen pedagogian espezializatua dago.
Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.
Ikus, gainera
Kanpo estekak