Agroekologia, nekazaritza-eredua (maneiua eta teknika) bere osotasunean ulertzen duen kontzeptu zabala da; dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala kontutan hartzen dituena.[1][2]
Agroekologiaren nekazaritza-eredua BIO-EKOLOGIKOA izan behar du. Eta gainera, beste zenbait irizpide kontutan hartu behar ditu:
Bertako ekoizpena, bertako kontsumorako.
Bide motzeko banaketa kanalak, gertutasuneko erlazioak
Giza neurriko etxaldeak, baserritarren nekazaritza herrikoia.
Lan baldintza duinak baserritarrentzat eta beren langileentzat
Landa garapena: baserritar gazteen instalazioa, lana sortzea
Materiaren zikloak kudeatzea, birziklatzea
Gardentasuna
Bio eta agro aniztasuna
Laborarien erabakitzeko gaitasuna, ekoizpenean, eraldaketan eta salmentan.