Agnes Mary Clerke (Skibbereen, Irlanda, 1842ko otsailaren 10a – Londres, Erresuma Batua, 1907ko urtarrilaren 20a) astronomo eta idazle britainiarra izan zen, batez ere astronomiari buruzko liburuak idatzi zituena.[1][2][3][4][5][6]
Familia
Skibbereen herrian jaio zen, Cork konderrian, Irlandan, eta Londresen hil zen.[7]Agnes Clerke John William Clerkeren (1814 – 1890) eta haren emazte Catherine Mary Deasyren (1819 inguruan jaioa) alaba zen. Aita erregistroko epailea zen.[8][9] Bi neba-arreba zituen: Ellen Mary, 1840an jaioa, eta Aubrey St. John, 1843an jaioa. Hirurak etxean bertan eskolatu zituzten.
Bizitza eta lana
Astronomiarekiko interesa azaldu zuen goiz, eta gaiari buruz idazten hasi zen hamabost urte bete baino lehen. 1861ean, familia Dublinera aldatu zen, eta 1863an Queenstownera. Urte batzuk geroago Italiara joan zen, 1877ra arte, batez ere Florentzian, liburutegi publikoan ikasten eta bere liburuetarako dokumentazioa prestatzen. 1877an Londresen jarri zen.
Bere lehen artikulu garrantzitsua, Koperniko Italian, Edinburgh Review-en argitaratu zen 1877ko urrian. Ospe handia lortu zuen mundu osoan 1885ean, "A Popular History of Astronomy during the Nineteenth Century" (XIX. mendeko Astronomiaren Herri Historia) izeneko tratatu sakona agertu zenean. Clerke ez zen astronomoa praktikan izan. Hala ere, oso trebea zen ikerketa astronomikoaren emaitzak erkatzen, berrinterpretatzen eta batzen. 1888an hiru hilabete eman zituen Hego Afrikako Lurmutur Hiriko Behatokian, Sir David Gill zuzendariaren eta haren emaztearen apopilo. Han espektroskopia-lanak ezagutu zituen, une hartan astronomiaren adarrik berrienean ahalik eta argitasun eta zehaztasun handienarekin idazteko gai izateko.
1892an Royal Institution-ek emandako 100 guineetako Actonian saria jaso zuen. Elkarte Astronomiko Britainiarreko kide gisa, erregularki joaten zen bere bileretara eta Real Sociedad Astronomicaren saioetara. 1903an, Lady Margaret Lindsay Hugginsekin ohore hori partekatuz, Elkarte Astronomiko Errealeko ohorezko kide hautatu zuten. Maila hori beste bi emakumeri baino ez zitzaien eman, Carolina Herscheli eta Mary Somerville-ri.
Bere ahizpak, Ellen Mary Clerkek (1840–1906), astronomiari buruz ere idatzi zuen.
2002an, Mary Brück astronomia-hizlari erretiratuak Clerkeri buruzko liburu bat idatzi zuen, "Agnes Mary Clerke and the Rise of Astrophysics" (Agnes Mary Clerke eta Astrofisikaren igoera) izenekoa.
Bibliografia
- A Popular History of Astronomy during the Nineteenth Century. Edinburgh, 1885 (4. ber.) arg. Londres, 1902)
- The System of the Stars. London, 1890 (2nd arg. Londres, 1905)
- The Herschels and Modern Astronomia.' Londres, 1895
- The Concse Knowledge Astronomy (co-authored with John Ellard Gore and Alfred Fowler. Londres, 1898)
- Problems in Astrophysics. Londres, 1903
- Modern Cosmogonies Londres, 1905
- Familia-giroko Studies in Homer.' Londres, 1892
Halaber, 55 artikulu idatzi zituen Edinburgh Review-rako, batez ere astrofisikarekin lotutako gaietan, eta hainbat artikulu Biografia Nazionalaren Hiztegirako, Encyclopιdia Britannica eta Entziklopedia Katolikorako, bai eta aldizkako beste hainbat argitalpenetarako ere.
Sariak eta aintzatespenak
- 1892an Royal Institution-ek emandako 100 guineetako Actonian saria jaso zuen.
Erreferentziak
Lotutako irakurketak
- Brück, M.T. (2002). Agnes Mary Clerke and the Rise of Astrophysics. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 0-521-80844-8. OCLC 47805069. doi:10.2277/0521808448.
- Huggins, Margaret Lindsay. (abril de 1907). «Agnes Mary Clerke» The Astrophysical Journal (American Astronomical Society) 25 (1): 225–30. doi:10.1086/141436. Bibcode: 1907ApJ....25..226H..
- Brück, Mary T.. (2004). «Agnes Mary Clerke: Ever-popular Historian of Astronomy» The Antiquarian Astronomer (Society for the History of Astronomy) 1: 3–5. Bibcode: 2004AntAs...1....3B..
- Brück, Mary T. (2014). «Clerke, Agnes Mary». En Hockey, Thomas; Trimble, Virginia; Williams, Thomas R., eds. Biographical Encyclopedia of Astronomers. New York: Springer Publishing. ISBN 978-1-4419-9917-7. doi:10.1007/978-1-4419-9917-7_290. Consultado el 7 de noviembre de 2015.
- Hollis, Henry Park; Brück, Mary T. (2004). «Clerke, Agnes Mary». Oxford Dictionary of National Biography. Oxford, England: Oxford University Press. doi:10.1093/ref:odnb/32444. Consultado el 7 de noviembre de 2015.
Kanpo estekak