Adriana Cerezo Iglesias (Alcalá de Henares, 2003ko azaroaren 24an) espainiar emakume taekwondolaria da.[1][2]
Ibilbidea
Adriana Cerezo, Alcalá de Henares-en jaio zen 2003an.[3] Lau urterekin, Taekwondoa praktikatzen hasi zen, eta, geroago, Hankuk Klubean hasi zen entrenatzen, San Sebastián de los Reyes-en.[3] 2019an, Europako 21 urtez azpiko Taekwondo Txapelduna izan zen.[4] Kirol honen kategoria absolutuan, 2020an egin zuen debuta.[3]
2021eko apirilean, urrezko domina irabazi zuen Sofian ospatutako 2021eko Europako Taekwondo Txapelketan -49 kiloko kategorian.[5][6] Hilabetea geroago, hiri berean ospatu zen aurreolinpikoan esku hartu zuen, 49 kilo baino gutxiagoko taekwondo kategorian esku hartzeko tokia lortuz Tokio 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.[7] Cecilia Castro Burgos, Espainiako Taekwondo Federazioko Batzorde Teknikoak deitutako bigarrena, ez baitzen 67 kilo baino gutxiagoko kategorian esku hartzeko sailkatu.[8]
2021eko uztailean, zilarrezko domina irabazi zuen, -49 kiloko kategorian, Panipak Wongpattanakit thailandiarraren aurka; aurreko faseetan, Tijana Bogdanovic serbiarra, Wu Jingyu txinatarra eta Ruyike Yildrim turkiarra garaitu ondoren.[3][9][10][11]
Modu honetan, Cerezok, taekwondon, emakumezkoen hirugarren domina jarraian lortu zuen Espainiarentzat Joko Olinpikoetan, Brigitte Yagüe, Londres 2012an, eta Eva Calvo Gomez, Rio 2016an, lortutako zilarrezkoen ondoren.[3]
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak