Adriaen de Vries (Haga, 1545/46 – Praga, 1626ko abenduaren 15a[1]) flandriar eskultore manierista izan zen.
Bizitza
Florentzian Giambolognarekin egin zituen ikasketak. Europako erdialdeko manierismoak eman zuen artista nagusietakotzat hartua da. Karlos Emanuel Savoiako dukearentzat, Pragako Rodolfo II.arentzat eta Kopenhageko Kristian IV.arentzat lan egin zuen. Brontzezko eta harrizko lanak egin zituen, iturriak, batez ere; harenak dira Neptunoren iturria (Frederiksborgeko jauregia), Merkurioren iturria eta Herkulesen iturria, Alemanian, Augsburgon, azken biak.
Erreferentziak
Kanpo estekak