Adolfo Celdrán

Adolfo Celdrán
Bizitza
JaiotzaAlacant, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Alacanteko Unibertsitatea

Musicbrainz: 18766625-7443-4d95-8022-446c18ea8e8f Discogs: 3352271 Edit the value on Wikidata

Adolfo Celdrán Mallol Alicante, 1943), kantautore, musikari, poeta eta antzerkigile; 1960ko hamarkadan Madrilen sortutako La Nueva Canción mugimenduaren ezinbesteko partaidea izan zen. Diktadura garaian eta trantsizio politikoan haren kantak zabalkunde handia izan zuten, errepresioaren aurkako sinbolo moduan. Miguel Hernández poetaren poesia dago haren kanta ezagunetarikoen oinarrian.

Lan ezagunena

1970an Adolfo Celdranek Movieplay etxearekin haren lehenengo LP argitaratu zuen. Izenburua adierazgarria zen, Silencio (Ixiltasuna). Carlos Monteroren arregloekin eta Juan Genovés artista ezagunaren marrazkiekin, egile desberdinen poemak musikatu zituen: Jesús López Pacheco, Bertolt Brecht, León Felipe, Nicolás Guillén, Carlos Álvarez eta kantautore berarenak. Disko honek eragin handia izan zuen. Esan da Espainiako La Nueva Canción mugimenduaren lehenengo lana izan zela, engaiatua eta iraultzailea. 2004an disko hau faksimile moduan berrargitatu zen.

Diskografia

Bakarkako diskografia

  • Cajitas (Single, Movieplay, 1969)
  • Silencio (LP, Movieplay-Fonomusic, 1970)
  • 4.444 veces, por ejemplo (LP, Movieplay-Fonomusic, 1975)
  • Al borde del principio (LP, Movieplay-Fonomusic, 1976)
  • Denegado (LP, Movieplay-Fonomusic, 1977)
  • Jarmizaer, Jarmizaer (CD; La Fábrica de Ideas/Ceyba Music/Ventura Music, 2001)

Kolaborazioak

Literatura lanak

Poesia

  • Entrevidas. Madril: "Centro de Lingüística Aplic. Palas Atenea", 2003.

Antzerkia

  • "Como un leve dolor en las sienes". "Teatro - Teatre", Instituto de Cultura "Juan Gil Albert", 2000.[1]

Bibliografia

  • Fernando Gonzalez Lucini: Y la palabra se hizo música. La canción de autor en España. Fundación Autor argitaletxea, 2006.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!