Adierazpen-hizkuntzaren nahasmendua mintzatzeko adierazpen-gaitasunen eskasia ezaugarritzat duen nahasmendua da, ez adimen-urritasunak ezta eskolatze urriak ere azaldu ezin dezaketena. Hauek dira sintoma batzuk: hiztegi guztiz murritza, aditzak jokatzeko zailtasuna, hitzak gaizki memorizatzea edo luzera edo konplexutasun egokiko esaldiak sortzeko zailtasuna.[1] Normalean terapiaren bidez tratatzen dute.