Adam Gottlob Oehlenschläger daniar olerkari erromantikoa (Vesterbro, 1779 - Kopenhage, 1850). Danimarkako erromantizismoko idazle nagusia izan zen, eta Danimarkako olerkari handientzat hartua da. Steffensen adiskide izan zen; harekin Alemaniara joan, eta bertan Goethe eta Tieck ezagutu zituen. Ondoren Erromara joan, eta han Thoerwaldsen ezagutu zuen; Frantzian, Madame de Staël-en etxean bizi izan zen. Steffensen eragina nabarmena da Oehlenschlägerrengan; haren ideiek eman zioten XVIII. mendeko literaturari, tradizioa alde batera utzi eta bide berriak zabaltzeko kemena. Olerkari honek bere lanetan Europako iparraldeko epika eta tradizioak izan zituen oinarri. 1829an, Iparraldeko olerkarien errege izendatu zuten Lund-eko katedralean.