Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Luther Whitney (Clint Eastwood) lapurreta handiak egiten eskarmentu handia duen ohoina da eta une hartan Kariben negozio-gizon baten etxalde batean ohosteko asmoa du, kanpoan oporretan baitago. Jada barnean dela, AEBetako presidentea (Gene Hackman), haren gabinete burua (Judy Davis) eta zerbitzu sekretuko bi agente (Scott Glenn eta Dennis Haysbert) zipriztintzen dituen hilketa baten ezkutuko lekuko da. Haatik, bere lekukotzaren ondorioz, bizia arrisku larrian duen lapurrak norengana eta zein sinisgarritasunez ote jo dezake Etxe Zuriarekin lotura duen hilketa bat salatzeko?