Abigail Pereira Ávila (Montevideo, Uruguai, 1986ko urtarrilaren 27a) uruguaitar aktore, vedette, abeslari eta dantzari transgeneroa da.
Walter Pereira eta Graciela Ávilaren alaba da. Hainbat telebista saiotan parte hartu du, hala nola El show del mediodía, 2007ko Bailando por un sueño, Yo soy el artista, besteak beste.
LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea da.[1] 2007an bere izena legez aldatu zuen bai nortasun-agirian, bai pasaportean. 2013an jaiotza-agiria zuzendu zioten Erregistro Zibilean.[2]
Gaur egun Telemundo telebista-katean egiten du lan eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi da, Miamin hain zuzen.
Telebista
Erreferentziak
Kanpo estekak