Abiadura bakarreko bizikleta da martxak aldatzeko sistemarik ez duena, engranaje bakarreko bizikleta. Bizikleta horiek ez dute erabiltzen aldaketa-desbideragailurik, barne-aldaragailurik edo bestelako metodorik bizikletaren transmisio-erlazioa aldatzeko.
Piñoi askeko abiadura bakarreko bizikleta, okerreko eran, fixie edo fixed deitzen dira, piñoi finkokoekin duten antzekotasunagatik ("martxa finkoa" edo "fixed gear"). Termino hori piñoi finkoa duten bizikletei baino ez zaie aplikatzen. Piñoia aske badago, "Abiadura bakarreko bizikleta" edo "single-speed" terminoak erabiliko dira.
Bizikleta mota horiek, batzuetan, atzeko gurpilaren alde banatan engranaje batekin beste abiadura bat izatea ahalbidetzen dute. Beharra izanez gero, gurpilari buelta eman eta piñoiak trukatzen dira.
Batzuek ez dute piñoi askerik, piñoi finkoa baizik. Biek eraginkortasun handiagoa dute pedalei eragiten, ez baitute katea gurutzatzen eta ibilbidea garbiagoa baita.