Abertis

Abertis
Datuak
Motanegozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreakonglomeratua
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
toll road (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
JabeaMundys (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera2003
webgune ofiziala
Twitter: abertis Edit the value on Wikidata

Abertis azpiegituren kudeatzaile espainiarra da. 2003an Aumar eta Acesa autobideen kudeatzaileen batzearen ondorioz sortu zen. Guztira 60 enpresa ezberdinen jabea da Abertis.

Historia

Abertis taldearen sortzea 1970eko hamarkadan sorturiko bidesari bidezko lehen autobideen eraikitzean dago. Orduan, garai hartako Espainiako gobernuak denbora jakin baterako esleitu zien bidesaridun autobide horien kudeaketa hainbat enpresa pribaturi. Abertis, 2003an sortu zen Acesa eta Aumar enpresaren batzearen bitartez.

2006ko apirilaren 23an Abertis eta Autostrade konpainia italiarrak bateratze proiektua aurkeztu zuten. Bi enpresen batzeak, munduko autobide kudeatzailerik handiena sortuko luke. 2006ko abenduan Abertisek bateratze proiektua momentuz bertan behera utziko zuela esan zuen, Italiako gobernuak jarritako oztopoak zirela eta.

Negozio arloak

  • Logistika: Gune logistiko berrien eraikitze eta kudeaketa.
  • Telekomunikazioak: Irrati, telebista eta telefonia mugikorreko zerbitzuen inguruko negozioak.
  • Aireportuak: Aireportuen eraikitze eta kudeaketa.

Autobideak

A-7 autobidea Benalmadena parean.
AP-2 autobidea Aragoi parean.
C-32 autobidea Sitges parean.
  • Espainian:
Enpresa Herrialdea Autobidearen izena
Acesa Espainia AP-2, AP-7, C-31, C-33
Aumar Espainia AP-4, AP-7
Iberpistas Espainia AP-6, AP-51, AP-61
Aulesa Espainia AP-71
Avasa Espainia AP-68
Aucat Espainia C-32
Autema Espainia C-16
  • Munduan:
Enpresa Herrialdea
Autostrade Italia
Brisa Portugal
Sanef Frantzia
GCO Argentina
APR Puerto Rico
Gesa Txile
Coviandes Kolonbia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!