Zubian[1] kokatuta egongo da, behe dortsal aldean medialki. Nukleo okulomotore eta nukleo troklearra baino beherago kokatuta egongo da eta, begiaren mugimenduaz arduratzen diren nukleo eragile guztien antzera, erdiko marran.
Abducens-ean dagoen lesio baten ondorioz, estrabismoa (begiaren barruranzko biraketa) eta ikusmen bikoitza sortuko dira. Gehien kaltetzen dena VI da, bere ibilbidea luzeena delako. Kolpeen ondoriz kaltetzen da, esaterako.
Erreferentziak
↑Anne M. Gilroy / Brian R. MacPherson / Lawrence M. Ross / Michael Schünke / Erik Schulte / Udo Schumacher / Markus Voll / Karl Wesker, Prometheus. Atlas de Anatomía, Panamericana (2013), ISNB: 9788498357080
↑F. H. NETTER, NETTER, MASSON (2011), ISBN: 9788445820650