Abdomeneko paretaren hernia

Abdomeneko paretaren hernia
Deskribapena
MotaHernia
Identifikatzaileak
MeSHD046449

Abdomeneko paretaren hernia sabelaldeari eragiten dion prolapso mota bat da. Hernia mota guztien artean, abdomenekoak dira ohikoenak.

Historia

Abdomeneko hernien erreferentziarik zaharrena k. a. 1550 urtekoa da, Egiptoko Ebers papiroan.[1]

Hernien tratamendu kirurgikoa aspaldikoa da, emaitza aldakorrekin halere. Elizak Erdi Aroan bizargin-zirujauei baimentzen zien hiru operazioetako bat zen.

XVI. mendean, Ambroise Paré zirujauak bizarra mozteko labana batez osatutako tresna bat asmatu zuen, intsusaren zurtoin batean ezarria, herniak operatzeko.[2]

Ezaugarriak

Hernia abdominal gehienen arrazoia sabeleko muskulu, tendoi eta aponeurosien ahultasuna izaten da. Hori gertatzen denean, egitura hauek osatutako euskarriak ezin izaten ditu barruko egiturak ongi eutsi, eta ahulgune bat probestuz hauek "ihes" egin dezakete. Irteten dena gantz ehuna izan daiteke, edo abdomen barruko erraiak baresarean bilduta, poltsa herniarioa osatuz. Epiplona eta heste-bueltaren bat irtetea da arruntena, baina inguruko edozein organo irten daiteke. Lesioa agertzeko faktore garrantzitsu bat sabel barruko presioa da: hau handitzen denean, erraiak kanpora bultzatzen baititu.[3]

Sarri gertatzen den arazoa da. Gizonen %27 eta emakumeen %3 inguruk hernia abdominalen bat izaten dute beraien bizitzan zehar.[4] Hernia hauetatik, gehienak urte 1 bete aurretik, eta 50 urte bete eta gero gertatzen dira.[5]

Hernia bultzatzen duten faktore batzuk: karga erabiltzea, gorputz-pisuaren aldaketa azkarra, eztul gogorra, digestio arazoak, aszitisa, prostata arazoak daudenean pixa egiteko egin behar den indarra. Hauek guztiek abdomen barruko presioa handitzen dute, erraiak kanpora bultzatuz.

Abdomeneko herniak dituzten paziente guztiek ez dute sintomak izaten. Halere, %66an sintomak ager daitezke. Besteak beste:[4]

  • Sabelbeheko mina, Valsalvaren maniobrarekin handitzen dena.
  • Mina egunak aurrera egin ahala gehitzen da, etzaterakoan handituz.
  • Herniaren lekuan koskor bat, flexioa egitean handitzen dena.
  • Ingleko hernien kasuan, gizonek barrabiletaraino hedatzen den mina senti dezakete.[6]

Hernia abdominalak sarriago gertatzen dira eskuin aldean, ezkerrekoan baino. Arrisku nagusia hestearen estrangulazioa da, non irten den hestearen zatia odoleztatze barik gerta daitekeen, mina eta hantura sortuz.[4]

Abdomeneko paretaren hernia motak

Arazoak gertatzen den zonaren arabera bereizten dira. Besteak beste:

Izter-hernietan eta hernia diafragmatikoetan ere abdomeneko erraiak ateratzen dira, baina ez paretetik.

Tratamendua

Askotan, sintomarik ematen ez duten abdomeneko hernietan ez da kirurgiarik erabiltzen. Gauzak ondo badoaz, udenoterapia nahikoa izango da. Halere, min episodioak sarri gertatzen badira bizitza normala eragotziz, edo izter-hernia gertatzeko arriskua ikusten bada, operazio bat egin daiteke.

Ez dago argi ortesien erabilera mesedegarria den edo ez, erraiak kanpora ez irteteko euskarri bezala.[4]

Kirurgian, herniatutako ehuna bere lekuan ezartzen da, eta gero pasabide anomaloa indartzen duen adabaki bat josten da, pazientearen beste ehun bat baliatuz, edo material sintetikoa ezarriz.[8] Horretarako, kirurgia irekia zein laparoskopia erabil daiteke.[9] Askotan, operazio mota honetarako ez da klinikan ingresatu beharrik, eta aste pare batean pazienteak bizimodu normala egin dezake. Halere, eboluzioaren arabera, esfortzu handiak ekiditea gomendatu dakioke, harik eta operatutako ehunek sendotasuna hartzen duten arte.[4]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Nigam, V. K.; Nigam, S.. (2013-12-30). Essentials of Abdominal Wall Hernias. I. K. International Pvt Ltd ISBN 978-81-89866-93-8. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  2. Tempo Médecine/Santé, éditions Bordas n°155 695 001.
  3. Park, Adrian E.; Roth, J. Scott; Kavic, Stephen M.. (2006-05-01). «Abdominal Wall Hernia» Current Problems in Surgery 43 (5): 326–375.  doi:10.1067/j.cpsurg.2006.02.004. ISSN 0011-3840. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  4. a b c d e Fitzgibbons, Robert J.; Forse, R. Armour. (2015-02-19). «Groin Hernias in Adults» New England Journal of Medicine 372 (8): 756–763.  doi:10.1056/NEJMcp1404068. ISSN 0028-4793. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  5. Domino, Frank J.; Baldor, Robert A.; Grimes, Jill A.. (2013). The 5-Minute Clinical Consult 2014, Standard. (22th ed. argitaraldia) Wolters Kluwer Health ISBN 978-1-4511-8850-9. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  6. (Ingelesez) «Inguinal hernia-Inguinal hernia - Symptoms & causes» Mayo Clinic (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  7. Jones, Riley G.; Livaditis, Ioannis; Almond, P. Stephen. (2013-10-01). «An unexpected finding during an inguinal herniorrhaphy: report of an indirect hernia with two hernia sacs» Journal of Pediatric Surgery Case Reports 1 (10): 331–332.  doi:10.1016/j.epsc.2013.09.002. ISSN 2213-5766. (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  8. Kamtoh G, Pach R, Kibil W, Matyja A, Solecki R, Banas B, Kulig J (September 2014). "Effectiveness of mesh hernioplasty in incarcerated inguinal hernias". Wideochirurgia I Inne Techniki Maloinwazyjne = Videosurgery and Other Miniinvasive Techniques. 9 (3): 415–9. doi:10.5114/wiitm.2014.43080. PMC 4198637. PMID 25337167
  9. (Ingelesez) Liu, Dr Rockson. (2024-08-22). «About Hernias» Dr. Rockson Liu, MD, FACS (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!