Aaron Phillip Wolf (japonieraz: ウルフ・アロン, Wurufu Aron?, Tokio (Japonia), 1996ko otsailaren 25a)
judo borrokalari japoniarra da.[1] Estatubatuar jatorrikoa, jatorri horretako lehen txapeldun nazional bilakatu zen.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina lortu zuen ≤100 kg-ko gizonezkoen kategorian, Jo Gu-Ham hegokorearra (zilarrezkoa) eta Jorge Fonseca portugaldarra eta Niyaz Ilyasov errusiarra garaituz (elkarbanatutako brontzezkoa).
Japoniako taldearekin, berriz, zilarrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Frantziako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Alemania eta Israelgo taldeen (elkarbanatutako brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Japoniako taldea: Uta Abe, Shohei Ono, Chizuru Arai, Shoichiro Mukai, Akira Sone, Aaron Wolf, Tsukasa Yoshida , Miku Tashiro, Shori Hamada, Hifumi Abe, Hisayoshi Harasawa eta Takanori Nagase-k.[2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen taldekako proban.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak