ARoS arte museoa (danieraz ARoS Aarhus Kunstmuseum) Aarhusen dagoen arte museoa da, Ipar Europako handienetakoa. 10 solairutan 17.000 m²-tako azalera hartzen du.
Historia
2004ean eraiki zen baina goiko solairuko "Your rainbow panorama" (Zure ostadar ikuspegia"), Ólafur Elíassonek diseinaturikoa, 2011ean bukatu zen.
Aarhusen aintzinako Aros izena ezarri zioten. Letra larriz idatzitako hizkiek ARS hitza osatzen dute, zeinak latinez "artea" esan nahi duen.
Erakusketak
Hiru erakusketa jarrai ditu:
Hauetaz gain aldiko erakusketak izaten dira. Lehenengo erakusketan Andy Warhol eta Roy Lichtenstein pop artisten hainbat lan ezarri ziren. Ondoren Ólafur Elíasson, Bjørn Nørgaard, Ingvar Cronhammar, Frank Gehry, Paul McCarthy, Robert Rauschenberg, Michael Kvium, H.C. Andersen, Bill Viola eta Wim Wendersen lanak ikusi ahal izan dira.
Kanpo estekak