ALA edo XORate logikoak egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du.
Ikurrak
Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra" erabiliz eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena" erabiliz:
Hardwarearen deskribapena
ALA ate logikoak TTL zein CMOSzirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko ALA ate logiko estandarra 4070 zenbakiduna da. 4070ak bi sarrerarako lau ate logiko independente dakartza.
Aspaldi, gaur egun zaharkiturik dagoen 4030 zenbakidun CMOS zirkuitu integratua erabiltzen zen.
ALA eragiketa bitarra bi aldagaientzako mugaturik dago. Aldagai gehiago erabili nahi bada, kaskadan egin beharko da. Hau da, lehenengo bi aldagaien ALA eragiketaren emaitza hurrengo aldagaiarekin ALA eragiketa burutu beharko da.