AEK LarnakaSorrera | 1994 |
---|
Futbol zelaia | AEK Arena edukiera: 8.000 lagun inaugurazioa: 2016 |
---|
Presidentea | Antreas Karapatakis |
---|
Entrenatzailea | José Luis Oltra |
---|
Liga | Zipreko Liga |
---|
2023-24 | 2.a |
---|
Webgunea | Webgune ofiziala |
---|
|
|
|
AEK Larnaka FC (grekeraz Αθλητική Ενωση Κίτιον, "Athletiki Enosi Kition Larnakas") Zipreko futbol taldea da, Larnaka hirikoa.
Historia
AEK Larnaka FC talde berria da, 1994an sortu baitzen EPA Larnaka eta Pezoporikos Larnaka elkartzean. Aurrez bakokitzak bazituen hainbat liga eta kopa eskuratuak. Bi kopa eta superkopa bat irabazi ditu.
AEK Larnakak ez du liga berririk eskuratu baina azken bietan bigarrena izan da Imanol Idiakez donostiarra entrenatzaile zuela. Kopa bat da momentuz lortu duen titulu bakarra. 2018 urtean Andoni Iraolak ordezkatu du Idiakez baina 2019an Idiakez itzuli zen.
Estadioa
Artikulu nagusiak: AEK Arena – Georgios Karapatakis, GSZ estadioa eta GSZ estadioa (1928)
2016ko urriaz geroztik, AEK Larnacaren zelaia AEK Arena da eta bere ateak ireki zituen AEK Larnakaren lehen partida Aris Limassolen aurka.
Futbol taldearen aurreko estadioa Neo GSZ estadioa zen, EPA eta Pezoporikos-ek erabili ohi zutena. Estadioa eraiki aurretik, bi taldeek GSZ estadio zaharra erabili zuten.
Palmaresa
EPA Larnaka (1930-1994)
Pezoporikos Larnaka (1927-1994)
AEK Larnaka (1994- )
- Liga (0): bigarren 2014, 2016, 2017, 2019 eta 2022an.
- Kopa (2): 2004, 2018.
- Zipreko Superkopa (1): 2018.
Kanpo estekak