918 gau Arantza Santesteban nafar zinemagilearen film dokumental bat da. Filmak zuzendariak berak kartzelan izandako bizipenak aipatzen ditu, eta ostean sortutako arrakalak bere izakeran[1]. Santestebanek Batasunako Mahai Nazionaleko kide izateagatik 918 gau eman zituen kartzelan, eta ondoren sortutako esperientziatik abiatzen da dokumentala.
Sariak
2021ean, zenbait sari lortu zituen: nazioarteko saileko film onenaren saria Doclisboa nazioarteko zinemaldian[2]; Latexos saria Pontevedrako Novos Cinemas jaialdian, eta nazioarteko dokumental onenaren saria Turingo zinemaldian.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak