7menos20 LGBT mugimenduaren barneko kolektibo bat da.[1] 2006an jaio zen Gasteizen lesbianen sexualitatea ikusgai egiteko helburuarekin.
Ibilbidea
2006an, Maeztun izan zen lesbianen arteko topaketa eta gero, emakume talde batek 7menos20 kolektiboa sortzeko erabakia hartu zuen. Izenaren jatorria: talde sortzailean zazpi lagun bildu ziren eta bakoitzak 20 euro jarri Maeztuko gastuei aurre egiteko. [2]
Beste kolektibo batzuekin kolaborazio ibilbide zabala dute eta Euskal Herriko beste talde transfeminista batzuekin elkartu izan dira: Bilboko MDMA edo Sare Lesbianista, besteak beste. 2010ean hainbat talderekin batera Manifiesto para insurrección transfemista argitaratu zuten. [3][4][5] Era berean Arabako Emakumeen Asanbladarekin [6] ere lan egin dute martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren zein azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren antolakuntzetan begirada lesbikoa eranstea ahalbidetuz. Hain harreman estua eraiki izan dute elkarren artean, 2016an haien arteko 10. urteurrena ospatzeko sinbolikoki ezkontza publiko bat ospatu zutela. [2]
2015ean, Chiapasko K’inal Antzetik emakume lesbianen kolektiboarekin lankidetzan aritu ziren haien errealitate desberdinak ezagutu eta partekatuz, beren oroimen historikoa berreskuratzeko jarduera bateratuak planteatzeko. Jarduera hauek Gasteizko Udalak finantziaturiko "Identitate lesbikoak mugen gainetik” proiektuaren barruan egindako lanaren jarraipena ziren. Komunitate indigena zein hiriko komunitateen kolektiboak 1985a geroztik izandako borroka eta erresistentzietan zehar egindako ibilbidea “Esas, ellas, nosotras” dokumentalean aurkeztu ziren. [7]
Aldarrikapenak
7menos20ko kideek diskurtsoa sortu eta praktikan jartzen dutenen arteko bereizketa egiten dute. Beraien ekintzekin hiritarrei aniztasun sexualari buruzko diskurtsoak helarazi nahi dizkiote eta Súkubo gunean estatu mailan Miquel Missé, Raquel Lucas Platero, Itziar Ziga edo Javier Sáez bezalako adituekin landutako ekarpen teorikoak kalean aplikatzen saiatu izan dira.[8]
Beraien helburu nagusietako bat tabu sexualak apurtzea da "larrua jotzea larrua jotzeagatik, plazera plazeragatik izateko eskubidea ere". [9] Horrela, lesbianen sexualitatea begibistan jartzen dela uste dute, emakumeen arteko harremanak derrigorrez maitasunarekin lotuta egon beharraren ustea hautsiz.
Araban zehar sentsibilizazio ekintzak egiten dituzte lesbianen errealitateari buruzko eztabaida sortzeko asmoz. Sarritan beraien mezuak umorearen bitartez hedatzen dituzte.[10] Haien lelo bat hau da: "ezin badut irri egin, dantzatu ezin badut, hau ez da nire iraultza." Probokatzaileak diren bideoak [11] egin eta erakutsi izan dituzte hitzaldi, jardunaldi eta topaketetan.
Gasteizko Giza Eskubideen aldeko Plataformako kide dira Kitzikan, Arabako Emakumeen Asanblada, Bilgune Feminista eta Mugarik Gabe bezalako beste kolektibo lokal batzuekin batera. [12] [13] [14] Aisialdirako jarduerak ere antolatzen dituzte: mendira irteerak, keramika tailerrak, shiatsu, yoga, drag king tailerrak eta antzerkirako obrak "Epaiketa sistemari" bezalako lanekin.[15]
Erreferentziak
- ↑ «RAINBOW | Recursos/enlaces» www.rainbowproject.eu (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Diez años quedando a las 7menos20 | Pikara Magazine Lab» lab.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Solà., Miriam. (2012). «La re-politización del feminismo, activismo y microdiscursos posidentitarios. (Revista desacuerdos | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, )» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belén, Macías,. (2013). Furia de género: el transfeminismo como práctica política de lucha integradora. El desafío trans. , 78-79 or. (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Navarro-Pérez, Patricia. (2010). La Despatologización de las Identidades Trans. Una Política de Articulación Trans-Feminista. , 57-58 or. (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «40 años de Asamblea de Mujeres de Araba - halabedi» halabedi 2016-11-08 (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Recuperando la memoria histórica del colectivo de mujeres lesbianas en Euskadi y Chiapas» Elkarteak Info (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ «Gu ez goaz World Pridera» https://alea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maria, Ruíz Torrado,. (2010). Discursos y prácticas queer en los movimientos feministas vascos. , 83 or. (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maria, Ruíz Torrado,. (2010). Discursos y prácticas queer en los movimientos feministas vascos. , 75 or. (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ Perra Totale. (2011-02-24). Itziar Ziga Celebrities. (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ Berria.eus. «Homosexuala izateagatik, kale gorrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ Berria.eus. «Emakume transexual baten aurkako erasoa epaituko dute bihar, Gasteizen» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ Berria.eus. «Kalean salatu dute Algortan izandako eraso homofoboa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
- ↑ «Maskulinitatea: bizarra eta biraoak? Feminitatea: bular oparoak eta barre txikiak? Bi bide bakarrik?» Sareinak 2009-10-10 (Noiz kontsultatua: 2018-03-10).
Kanpo estekak