4.0 Industria

4.0 Industrialaugarren industria iraultza,[1] industria adimentsua[2] edo etorkizuneko ziberindustria[3] ere deritzona— ekoizpen baliabideak antolatzeko era berri bat da. Lortu nahi den helburua da fabrika adimenduak (smart factories) abiaraztea beharrizan eta ekoizpen prozesuei moldagarritasun handiagoa eskaintzeko eta baliabideen esleipena eraginkorrago egiteko, industria iraultza berri honi bidea irekitzen diona.[4]

Joera hau kontzeptu teknologiko berri batzuetan oinarritzen da, besteak beste: Gauzen Internet; Sistema ziberfisikoak, Cultura maker (zuk zeuk egin metodoa), 4.0 fabrika[5][6] Hala ere, 4.0 Industria ez da esandako puntuetara mugatzen, hori baino gehiago da. 4.0 Industria laugarren industria iraultzaren oinarri sendoa da, ekonomiaren unitate emankor guztien digitalizazio eta koordinazioaren ideiaren garrantzia azpimarratzen duena.[7]

4.0 Industriaren kontzeptua ez da oraindik ere errealitate bermatu edo finkatu bat, Internetaren eta puntako teknologien erabilera intentsiboa eginez hurrengo urteetan gizarte aldaketa nabarmenak lor ditzakeen garapen industrialaren une bereizgarri bat baizik. Hau dena, adimentsuagoak eta ingurumenarekiko jasangarriagoak diren eta bai elkarrekin bai eta eskari/eskaintza merkatuekin hobeto komunikatuak egongo diren energia sorgailu zein industria plantak garatzeko helburuarekin.[4]

Aurrekariak

Gizakion ezaugarri bat da teknika ezberdinak erabiltzea lehengaiak gure beharrizanak asetuko dituen produktu bilakatzeko. Esan daiteke, suaren erabilpena izan zela industria aktibitateen hasiera; hala, industria presente egon da historian zehar, nahiz eta ez zuen garrantzia hartu XVIII. mendearen amaierara arte, lehen Industria Iraultzaren sasoian, hain zuzen.

Lurrun makinak zeharo aldatu zituen ekoizpen prozesuak ehungintzan edo altzairuaren fabrikazio sektoreetan lurrunezko instrumentu mekaniko berriak sartzean. Ingalaterrak botere handia irabazi zuen eta industriaren arloko lurralde aitzindari bihurtu zen.

XIX. mendearen erdialdean, industria kimiko, petrolio eta metalurgia sektoreetan garapen esanguratsuak izan ziren. Energia-iturri berriak agertzeak (adibidez, petrolioa, gasa edo elektrizitatea) eta hauen produkzio bortitzak bigarren Industria Iraultza ekarri zuen. Berrikuntza tekniko hauek industriara moldatu ziren lehen kate edo lerro ekoizpenekin.

Hirugarren industria iraultza informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) eta elektronikaren aplikazioak eragin zuten, horiei esker prozesu industrialen automatizazioa lortu baitzen. Horrek guztiak erabateko aldaketa ekarri zuen ez bakarrik industrian, baita gizartean edo jendearen egunerokotasunean ere. Aldaketen aldi honetan garrantzi handia hartu zuten energia berriztagarriek, hauen biltegiratze sistemek eta garraio sare adimentsuek.

Egun, laugarren industria iraultzaren prozesuan murgildurik gaude. Iraultza hau industria arloan Interneta aplikatzean oinarritzen da, digitalizazioaren, informazio teknologien eta gailu adimentsuen bitartez sareak konektatu eta makinak elkar komunikatzea lortzen baitu. Iraultza hau da, hain zuzen, 4.0 Industria deritzona.

Protagonistak

4.0 Industria deritzona Alemaniako gobernuaren puntako teknologiei buruzko estrategiaren funtsezko proiektuetako bat da, eta industrien iraultza digitala sustatzen du.[8]

Frantzian, Oracle, Dassault Systèmes, EADS, Astrium… bezalako sozietateak oso inplikatuta daude 4.0 Industriaren garapenean.[9]

Estatu Batuetan, "Smart Manufacturing Leadership Coalition (SMLC)" proiektua etorkizuneko fabrikazio industrialaren modalitateetara ere bideratuta dago.[10][11] Gainera, General Electric-ek Industrial Internet izeneko proiektu batean lan egiten du duela urte batzuetatik. Proiektu horren bidez, aurrerapen teknologikoak lotu eta osatu nahi ditu, besteak beste:[12]

Oinarriak

4.0 Industria Informazio eta komunikazio teknologien eta elektronikaren prozesu industrialetako aplikazio bezala uler daiteke. Guztia prozesuen hobekuntza eta erabakien hartzean laguntzerako orduan adimena gehitzeko helburuaz.

4.0 Industriaren termino hau laugarren industria iraultzatik dator. Aurreko hiru iraultzekin alderatuz, laugarren hau automatizaziotik haratago doa: helburua lehen isolaturik zeuden sistema ezberdinak elkar komunikatzea da, informazioa trukatu, prozesatu eta erabakiak hartu ditzaten, esan bezala, efizientzia handitu eta ekoizpen prozesuak hobetzeko bidean. Mugimendu hau Alemaniako gobernutik dator, zeinak egitura industrial sendo eta garrantzitsua izanik ingurune horren barruan agertu ziren teknologia berriak aplikatzeko aukera ikusi zuen 2010eko hamarkadaren hasieran; hau da, jarduera industrialak eta iraultza digitala uztartu nahi izan zituen lehiakortasuna handitzeko asmoz. Ideia hau, Alemaniatik munduko gainerako herrialdeetara hedatu zen.

Nanoteknologia, bioteknologia, materialen zientzia eta bestelako eremuetako aurrerapen teknologiko nabarmenez gain, aro berri hau eragin digitalaren lekuko da sektore nahiz gizarte eremu guztietan. Informazio eta komunikazio teknologiak, Internetekin batera eguneroko bizitza erabat aldatzen ari dira: gizarte ereduak, eredu ekonomikoak, politika eta nola ez, industria. Izan ere, nabarmena da industriak duen eragina herrialde baten BPGaren hazkundean.[13]

Iraultza honek berarekin dakartzan aukera eta erronkei dagokienez, enpresa prestatuagoa egongo da bezeroaren nahiak eta eskakizunak asebetetzeko haren neurrirako konponbide eta erantzun azkarrekin. Fabrikazio gehigarriak ekoizpena momentuko denborara moldatzea baimenduko du; balio katearen elementu guztien kolaborazio eta bateratzeak bezeroa prozesuaren erdigunean kokatuko du; sentsoreen bitartez jasotako eta makinek zein produktuek igorritako seinaleen bitartez lortutako informazioak lan fluxuak eta prozesuen automatizazioa hobetzen lagunduko du. Honek guztiak, pertsonen, datuen eta makinen elkarrekintza ahalbidetuko du, enpresaren eraginkortasun eta emankortasunean zuzenean eragingo duen sistema integratuak eratuz.

Makinak elkarren artean komunikatuko dira eta eragiketa kolaboratzaile konplexuak gauzatuko dituzte, segurtasun protokoloak antolatuz eta arazo eta irregulartasunak era zehatzean identifikatuz. Makinak elementu mekaniko soil izatetik prozesuaren funtsezko elementu adimentsuak izatera igaroko dira. Produktuak berak bere baitan izango duen informazioak garrantzia hartuko du: ekoizpen, merkaturatze eta mantentzerako oinarri izango da eta bezeroengana zuzendutako negozio eredu berriak sortuko dira.

Hau guztia lortzeko, informazio sistemen bateratzetik lortutako datu bolumen heterogeneo eta izugarria tratatzea erronka garrantzitsua da; beharrezkoa da informazio hori datu erabilgarri bihurtzea eta hau smart data edo datu adimentsuei esker lortuko da.

Nabarmentzeko beste erronka bat 4.0 Industriari atxikitzen zaion sistemen konektagarritasunean dago; komunikazio sistema estandarizatuen erabilpenak zibersegurtasunaren mehatxuen eraginpean egoteko aukera dakar. Ezinbestekoa da, hortaz, sare fidagarri, seguru eta sendoak edukitzea.

Hau guztia ikusita, arazo nagusiak alde teknologikotik etorriko direla pentsa daitekeen arren, benetan zailena eredu aldaketa hau era eraginkorrean kudeatzea izango da; hain zuzen, 4.0 Industriak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatuko dituen egitura osatzea.

Fabriken automatizaziorantz

4.0 industria balio-kateen digitalizazio integralean zentratzen da, datuak aztertzeko teknologiak, software adimenduna eta sentsore aurreratuak txertatuz. Eraldaketa horrek prozesu osoa hartzen du, hornitzaileengandik hasi eta kontsumitzaileenganaino, modu eraginkorragoan aurreikusteko, kudeatzeko, planifikatzeko eta ekoizteko helburuarekin, prozesuan zehar balio handiagoa sortuz.

Industria honek fabrika-ingurunea informatizatzea du helburu. Horren barruan sartzen da sistema ziberfisikoen (SCF) integrazio teknikoa eragiketa produktibo eta logistikoetan, eta Interneten erabilera prozesu industrialetan.

Prozesu logistikoen automatizazioa

Ikuspegi horrek automatizazio- eta digitalizazio-maila handia eskatzen du fabriketan eta industria-instalazioetan. Internet eta sistema ziberfisikoak erabiliz, hala nola objektu fisikoak kontrola ditzaketen sare birtualak edo biki digitalak, lantegiak lantegi adimendunetarantz eboluzionatu dezakete. Lan-estazioen arteko komunikazioa arina eta denbora errealean egiten da, eta horien barruan sartzen dira ekoizpena, hornikuntza eta banaketa. Sentsoreen erabilerak autodiagnostikoentzako aukera ematen die makinei eta erremintei, eta horrek urruneko gainbegiratzea errazten du, gainera ekoizpen-prozesuan integratzen direla eta beharrezkoa denean erretiratu egiten direla ziurtatzen du.

Teknologiak

4.0 Industriak hainbat teknologia aurreratu eskaintzen ditu.

  • Big data: Egun, enpresa batek prozesu eta sistemen, zerbitzuen zein datuen trafikoaren inguruko informazioa itzela bil dezake, eta hau guztia eskuz kudeatzea ezinezkoa da. Orain arte erabilitako baliabide guztiak gainditzen dituen datuen bolumenaren aurrean gaude: posta elektronikoak, argazkiak, mugikor seinaleak, kamerak, formulario datuak… Datuen analisiak prozesuen portaerari buruzko informazioa eman dezake: emaitzen antzemate edo neurri berezien bitartez, prozesuak eduki ditzakeen arazoak aurreikusi daitezke, edo prozesu konplexu batean erlazionaturik dauden elementuak zehaztu iragarpenaren eta probabilitatearen laguntzaz kudeaketa erraztuz. Lortutako informazio honekin guztiarekin, beharko diren baliabideen aurreikuspena egin daiteke simulazioak erabiliz, beraien erabilera optimizatu eta etorkizuneko gertaerak iragarriz.
  • Fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa: Fabrikazio gehigarria pieza eta produktuak ekoizteko eredu berri bat da. Materialak optimizatu, forma berri eta konplexuak sortu, diseinuak pertsonalizatu, produkzio denborak murriztu edo gastuak aurrezteko aukera eskaintzen du. 3D inprimaketa teknologietan polimeroen erabilera gailentzen da.
  • Sistema ziberfisikoak eta gauzen Internet (Internet of things): Gauzen Internetek objektuek Internetekin duten interkonexio digitalari egiten dio erreferentzia. Sistema ziberfisikoek punta-puntako sofwareak sistema fisikoekin uztartzen dituzte. Hildo honetan, gauzen Internetek funtsezko garrantzia du elementu guztien lotura katalizatzerakoan. Hainbat elementu konektatzeak aukera emango du edoizen lekutatik prozesuaren, instalazioen edo makinen efizientziaren, zein hauen egoeren informazio xehatua lortzeko, prozesuen automatizazio hobea lortuz.
    • Definizioa: Ibilgailuen eraikinen eta beste elementu fisikoen sareari buruzkoa da, datuak biltzeko eta elkarbanatzeko sensoreak, softwarea eta konektibitate-teknologia integratzen dituztelarik.
    • Oinarrizko osagai garrantzitsuenak: Sistema honetan, osagairik garrantzitsuenak, datuak biltzeko sentsoreak, datuak transmititzeko komunikazio-sareak, datuak biltegiratzeko eta analizatzeko sistema eta datuak biltzen diren informazioaren arabera ekintzak egiteko diren gai diren gailuak dira.
    • Aplikazioak: Hainbat aplikaziotan erabil daiteke: etxe berritzaileetarako, osasun digitalerako, presizio agrikulturalako, hiri berrietarako ...
    • Etorkizuna: IoT geroz eta gehiago garatzen ari da eta gero eta garrantzitsuagoa izango da etorkizunean, objektu gehiago konekatzen diren eta teknologia jarraitzen duen bitartean. 5G sareek jarduera handia izango dute IoTren hedapena bultzatzen bere abiadurarengatik eta bere konektatzeko gaitasunangatik
    • Bukatzeko IoT teknologia da eta industria desberdinetan aplikazio eta soluzio ugari eta desberdinak bultzatzen ditu. Haren erabilera eta garapena teknologiaren munduan interesetan dauden gai garrantzitsuak dira.
  • Zibersegurtasuna: Instalazio eta prozesu industrialak Internetekin konektatzean, mehatxu zibernetikoen eraginpean geratzen dira. Zibersegurtasuna, hain zuzen, erakunde edo industriako informazioaren erabiltze, prozesatze, biltegiratze eta transmisiotik eratorritako ziberespazioko arrisku edo mehatxu horiek kudeatzeko diseinatu den teknologia, praktika eta prozesuen multzoa da.[14]
  • Adimen artifiziala: Adimen artifiziala edo inteligentzia artifizialak (IA) eragin handia izan du Industria 4.0-en, teknologia digital aurreratuak bultzatzen dituen laugarren industriaren iraultza. Hemen dituzu IAren eragina nagusienak Industria 4.0-en:
    • Automatizazio aurreratuak: IAk fabrikazio prozesuen automatizazio sofistikatuagoa ahalbideratzen du. Robotek eta sistema autonomoek datuen eta sentsoreen arabera errealitatean erabakiak hartu ditzakete, efizientzia eta kalitatea handituz.
    • Akatsak antzematea: Ordenagailu bidezko ikusmen-sistemak eta ikaskuntza automatikoa fabrikazioan zehar produktuetan akatsak antzemateko erabiltzen dira. Horrek kalitate konstantea bermatzen du eta produktu akastunen ekoizpena murrizten du. Hemen mantentze prediktiboa sartzen da jokoan, sistema adimendun horiek emandako datu guztietatik elikatzen dena eta enpresetan akatsak murrizten eta gastu handiak prebenitzen laguntzen duena.
    • Datuen konexioa eta errealitatea: IAk makineria, erremintak eta sistema digitalak fabrikan konektatzea eta integratzea ahalbidetzen du, datuak denbora errealean eskuratzea eta partekatzea ahalbidetuz. Horrek esan nahi du datuak sortzen diren neurrian bildu eta azter ditzakegula, informazio baliotsua sortuz. Hori funtsezkoa izan daiteke fabrikazio-prozesuak bermatzeko eta optimizatzeko, errendimendua hobetzeko, baliabideen erabilera optimizatzeko eta kalitatea bermatzeko.

Laburbilduz, adimen artifiziala funtsezko zeregina betetzen ari da 4.0 Industriaren eraldaketan, industria-prozesuen fabrikazioan eta kudeaketan eraginkortasuna, malgutasuna eta kalitatea hobetzen ari baita. Datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko gaitasuna eta industria modernoko baliabideen optimizazioa ere bultzatzen ari da.

  • Biki digitala: Biki digitala objektu fisiko bat zehaztasunez islatzeko diseinatutako eredu birtuala da. Aztertzen ari garen objektua (adibidez, turbina eoliko bat) funtzionaltasun-eremu bitalekin lotutako sentsoreekin hornituta dago. Sentsore horiek objektu fisikoaren errendimenduaren alderdi desberdinei buruzko datuak sortzen dituzte, hala nola, energiaren ekoizpena, tenperatura, baldintza klimatikoak eta gehiago. Gero, datu horiek prozesamendu-sistema batera transmititzen dira eta kopia digitalari aplikatzen zaizkio.

Formakuntza aukerak

Euskal Autonomia Erkidegoan

Gradu unibertsitarioak

4.0 industria industria-eredu berria da, industrian erabiltzen diren sistemen, makinen, teknologien eta prozesuen bilakaera teknologikoan eta etengabean oinarritzen dena. Sentsoreak, internet eta adimen artifiziala bezalako teknologien konbergentziak, besteak beste, erabakiak hartu eta zereginak modu autonomoan egin ditzaketen sistema adimendun eta autonomoak sortzea ahalbidetu du. Testuinguru horretan, 4.0 industriako unibertsitate-prestakuntza gero eta garrantzitsuagoa da. 4.0 Industriako unibertsitate-graduko programen helburua da industrian sistema adimendunak eta autonomoak diseinatzeko, ezartzeko eta kudeatzeko gai diren profesionalak prestatzea. Programa horietan, besteak beste, arlo hauetako ikastaroak sartzen dira: adimen artifiziala, robotika, automatizazioa, zibersegurtasuna eta datuen kudeaketa. Gainera, programa horietan graduatuek pentsamendu kritikoan, arazoen ebazpenean, talde-lanean eta lidergoan trebetasunak izatea espero da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 4.0 Industriari aplikatzen zaizkion unibertsitate-titulazioen hainbat aukera daude. Hona hemen adibide batzuk:

  • 4.0 Industriako Programa - Deustu: Programa hau 4GUNEk koordinatzen du, Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Prestakuntzako Klusterrak. 4.0 industriarekin lotutako ezagutzak eta trebetasunak eskuratu nahi dituzten profesionalei zuzenduta dago.
  • Datuen zientziako eta adimen artifizialeko datua - Deustu: Informazioaren tratamendu automatikoan eta prozesuak eta baliabideak optimizatzeko erabileran espezializatu nahi baduzu, hau da zure gradua. Machine Learning eta algoritmia bezalako kontzeptuak izango dira hainbat prozesu hobetzeko gai diren adimen artifizialean oinarritutako soluzioak diseinatzeko gida.
  • Industria Adimenduneko Prestakuntza - 4Gune: Prestakuntza-programa honen helburua da prestakuntza praktikoa eta kualifikazioa ematea euskal enpresetako zuzendaritza-profilei (CEO, gerenteak, etab.)
  • Adimen Artifizialeko Gradua - UPV/EHU: Gradu honek Adimen Artifiziala du ardatz, ikerketa, garapen eta berrikuntzako lehentasunezko arloa baita, bai nazioan, bai nazioartean. Graduak Big Datarekin, robotikarekin, hizkuntza naturalaren prozesamenduarekin, ikusmenarekin eta 4.0 industriarekin lotutako ezagutzak eta trebetasunak ematen dizkie ikasleei.
  • Osasuna eta industria 4.0 - UIK: Ikastaro honen ardatza 4.0 Industria osasunaren sektorean aplikatzea da, zehazki 3D inprimaketan, errealitate areagotuan eta big datan.

Garrantzitsua da kontuan hartzea beste titulazio edo unibertsitate-ikastaro batzuk ere aplika daitezkeela 4.0 industrian EAEn. Hainbat aukera ikertzea eta alderatzea gomendatzen da, zure interes eta helburu profesionaletara hobekien egokitzen dena aurkitzeko.

Goi mailako zikloak

Euskal Autonomia Erkidegoan, 4.0 industria gai interesgarria izan da azken urteotan, eta arlo horri aplikatutako goi-mailako prestakuntza-programak garatu dira. Programa horien helburua eskualdeko industriaren eraldaketa digitalaren buru izateko gai izango diren profesionalak prestatzea da. Jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoan 4.0 industriari aplikatutako goi-mailako prestakuntza-programetako batzuk aurkezten dira:

  • Interneti lotutako sistemak instalatzeko eta mantentzeko ezpezializaio-ikastaroa (IoT) - CIFP Usurbil LHII: Espezializazio ikastaro hau erdi-mailako lanbide heziketa da eta IoT sistemen mantentze eta instalatzetaz arduratzen da.
  • Elkarlaneko robotikaren gaineko espezializazio-ikastaroa - CIFP Tolosaldea LHII: Elkarlaneko robotikako proiektuak garatzea, bai beso robotikoetan, bai robot mugikor autonomoetan, bai eta sistema horiek muntatu, martxan jarri eta mantentzea ere, betiere kalitatea, segurtasuna, irisgarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua zainduz
  • Adimen artifiziala eta Big Datako espezializazio-ikastaroa - CIFP Miguel Altuna LHII: Espezializazioko heziketa-ziklo hau 4.0 industrian sartzen da bete-betean; izan ere, datu handien bidezko datuen analisia eta adimen artifizialaren gaia ezinbesteko bi tresnak dira.
  • Industria-mantentzearen digitalizazioko espezializazio-ikastaroa - CIFP DON Bosco LHII / CIFP Usurbil LHII: Espezializazio-ikastaro hori gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek jardun ahal izango dute kudeaketa eta digitalizazioa hobetzeko ahalmen handia duten mantentze industrialarekin lotutako sektoreetako enpresa publiko eta pribatuetan.

Laburbilduz, Euskal Autonomia Erkidegoan 4.0 industriari aplikatutako goi-mailako prestakuntza-programak aurki daitezke, eskualdeko industriaren eraldaketa digitalean lider izateko gai izango diren profesionalak prestatzeko. Programa horietan, besteak beste, arlo hauetako irakasgaiak sartzen dira: elektronika, mekanika, programazioa eta automatizazioa.

On-line aukerak

4.0 Industria

Testuinguru horretan, 4.0 Industriako lineako unibertsitate-graduek industrian sistema adimendunak eta autonomoak diseinatzeko, ezartzeko eta kudeatzeko gai diren profesionalak prestatzea dute helburu. Programa horietan, besteak beste, arlo hauetako ikastaroak sartzen dira: adimen artifiziala, robotika, automatizazioa, zibersegurtasuna eta datuen kudeaketa. Espainian, online unibertsitate-programak aurki daitezke 4.0 Industrian. Gainera, beste lineako baliabide batzuk ere badaude, hala nola 4.0 Industriarako sarrera eskaintzen duten ikastaroak eta tailerrak, hala nola YouTubeko "4.0 Industriarako Sarrera Adimen Artifiziala" Nazioarteko Ikastaroa.

Espainian, 4.0 industriari buruzko lineako unibertsitate-programen hainbat aukera daude. Hona hemen horietako batzuk:

  • Eraldaketa eta Estrategia Digitala - Europako Unibertsitatea: Online graduondoko programa honek eraldaketa digitaleko proiektuak edozein industria-eremutan ezartzeko gai diren profesionalak eta zuzendariak prestatzea du helburu. Ikasketa-planean, besteak beste, "4.0 Industriaren Teknologiak", "Eraldaketa Digitala eta Enpresa Estrategia", "Fabrikazio Digitala eta Robotika" irakasgaiak sartzen dira.
  • 4.0 Industriako Online Unibertsitate Masterra - Eisaf: Online graduondoko programa honen helburua 4.0 Industriaren teknologiak hainbat industria-esparrutan aplikatzeko gai diren profesionalak prestatzea da. Ikasketa-planak hainbat irakasgai barne hartzen ditu, hala nola "Industria-eremuko komunikazioak", "Industria-informazioko sistemak, Big Data, Zibersegurtasuna", "Fabrika adimenduna", besteak beste.
  • 4.0 Industria eta Eraldaketa Digitaleko Masterra - UAX: Graduondoko online programa honek enpresen eraldaketa digitaleko prozesuak gidatzeko gai diren profesionalak prestatzea du helburu. Ikasketa-planak, besteak beste, "4.0 Industriaren Teknologiak", "Big Data eta Datuen Analisia" eta "4.0 Industriaren Zibersegurtasuna" irakasgaiak biltzen ditu.
  • 4.0 Industriako Unibertsitate Masterra - VIU: Graduondoko online programa honen helburua da enpresetan eraldaketa digitala gidatzeko gai diren profesionalak prestatzea. Ikasketa-planak, besteak beste, "4.0 Industriaren Teknologiak", "Big Data eta Datuen Analisia" eta "4.0 Industriaren Zibersegurtasuna" irakasgaiak biltzen ditu.
  • 4.0 Industriako Unibertsitate Masterra - UPCT Industrialen Eskola: Graduondoko online programa honek 4.0 Industriaren paradigma osatzen duten teknologia guztietan prestakuntza osoa eskaintzen du. Ikasketa-planak, besteak beste, "4.0 Industriaren Teknologiak", "Big Data eta Datuen Analisia" eta "4.0 Industriaren Zibersegurtasuna" irakasgaiak biltzen ditu.

Laburbilduz, Espainian 4.0 Industriaren lineako unibertsitate-programak aurki daitezke, eraldaketa digitala hainbat industria-eremutan gidatzeko gai izango diren profesionalak prestatzeko. Programa horietan, besteak beste, Industria 4.0, Big Data eta zibersegurtasunaren teknologietako irakasgaiak sartzen dira.

Biki digitalak

Espainian, Biki Digitalen unibertsitate-programak aurki daitezke hainbat erakundetan. Hona hemen horietako batzuk:

  • Biki digitalei buruzko masterra (digital twins) - UNIR:  Biki Digitalen Masterrak produktu, sistema, prozesu edo zerbitzu fisiko baten irudikapen eta simulazio birtualean espezializatzeko aukera emango dizu, inplementatu edo eraiki aurretik izango duen portaera aurreikusteko. Ikasi eredu digital horiek garatzen enpresa baten eraginkortasuna hobetzeko 4.0 industriaren esparruan.
  • Unibertsitate ikastaroa: biki digitalak - Tech Unibertsitate Teknologikoa: Ikastaro honek merkatu programarik osoena eta eguneratuena du, biki digitalei dagokienez. Haren ezaugarririk nabarmenenak biki digitalak sortzeko trebetasunak garatzea eta industrian teknologia aplikatzea dira.
  • Biki digitalei buruzko ikastaroa - EUROINNOVA: EUROINNOVAk homologatutako ikastaro hau simulazioak sortzera bideratzen da, lortutako datuen bidez prozesu edo produktu jakin batzuen etorkizuna aurreikusteko.

Laburbilduz, Espainian graduondoko zein graduko Biki Digitalen unibertsitate-programak aurki daitezke, teknologia hori industriako hainbat alorretan aplikatzeko gai diren profesionalak prestatzeko.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Perasso, Valeria. (2016-10-12). «Qué es la cuarta revolución industrial (y por qué debería preocuparnos)» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  2. La fabrica inteligente. 2014ko urriak 15.
  3. (Gaztelaniaz) «El futuro de la industria de Defensa (y V): capacidades futuras, UAV y «ciber»» Por Tierra, Mar y Aire 2013-12-18 (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  4. a b (Frantsesez) «Demain des usines pilotées par internet» Challenges (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  5. (Frantsesez) «Les Etats-Unis misent gros sur la cyber-physique - L'Atelier BNP Paribas» L'Atelier BNP Paribas (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  6. CERIST - AUTOMNE SCHOOL. 2014-04-15 (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  7. (Ingelesez) «Global consulting» Roland Berger (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  8. Project of the Future: Industry 4.0. .
  9. PILOTER L'USINE DU FUTUR. .
  10. Smart Manufacturing Leadership Coalition (SMLC) Txantiloi:Wayback, sitio digital oficial.
  11. Why smart manufacturing ?. .
  12. Peter C. Evans, Marco Annun. (26 de noviembre de 2012). The Industrial Internet. .
  13. Navarro, Mikel. (2016). «Reflexiones sobre la Industria 4.0 desde el caso vasco» Eskonomiaz (89).
  14. (Gaztelaniaz) «Nuevos retos de la Ciberseguridad en la Industria 4.0» CIC Consulting Informático 2017-09-01 (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!