300 2006ko Zack Snyder estatubatuar zinema zuzendariaren historia eta akziozko filma bat da. Bertan, Gerard Butler, Lena Headey, David Wenham, Rodrigo Santoro, Vincent Regan eta Michael Fassbender aktoreek antzeztu zuten.
Frank Miller eta Lynn Varley komikigileen 300 komikian oinarritua dago, bertan Termopiletako guduan 300 espartar eta pertsiaren arteko borroka era librean egokitu eta komikiari ahal bezain leial kontatzen delarik.
2014an 300: Rise of an Empire ("300: Inperio Baten Sorrera") izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bertan K. a. 480. urtean jazotako Termopiletako gudua azaltzen da. Xerxes I.a Pertsiakoaren (Rodrigo Santoro) asmoa Antzinako Grezia konkistatzea da, ondorioz Mediar Gerrak hasi ziren, bertan Pertsia eta Grezia borrokatu zirelarik. Pertsiar gudaroste erraldoi bat Greziako lurraldetan barneratu eta Atenas hiriburura iristekotan zen, hortaz, egoera larri honen ondorioz, Atenasek Espartako Leonidas I.a (Gerard Butler) atenastarrekin batera pertsiarren aurka borrokatu zedin konbentzitu zuen. Honela bada, Leonidas I.a eta 300 espartar pertsiarrei aurrer egitera atera ziren (haiei arkadiar talde bat ere batu zitzaielarik), Termopiletako gudu ospetsuan 300 espatar eta arkadiarrak ehundaka milaka gerlariz osatutako sekulako pertsiar gudaroste erraldoi batekin borrokatu zirelarik.
Aktoreak
Iruditegia
Ikus gainera
kanpo loturak
Kanpo estekak