2019-2020ko Hong Kongeko protestak Hong Kongen egindako elkarretaratze eta manifestazio batzuk dira, Carrie Lamen gobernuak bultzaturiko Txinara Estraditatzeko Lege Proiektua (ingelesez: Fugitive Offenders and Mutual Legal Assistance in Criminal Matters Legislation (Amendment) Bill) bertan behera uztea eskatzeko. Helburua bete ondoren, manifestariek britainiar kolonia ohian demokrazia eskatzeari ekin zioten. Estradizio legearen aurkakoen aburuz, lege proiektuak Txinako Herri Errepublikaren legediari hiri autonomoaren ateak irekitzen zituen eta, ondorioz, Hong Kongeko biztanleak, beste lege-sistema baten menpe egongo ziren.
Lehen manifestazio erraldoia 2019ko ekainaren 9an Giza Eskubideen Fronte Zibilak (CHRF, ingelesezko siglengatik) deitu zuen. Antolatzaileen arabera, 1,03 milioi pertsona bildu ziren eta manifestazioak hedabideen babesa jaso zuen. Manifestazio horrekin batera, atzerriko beste leku batzuetan protestak egin zituzten, kanpoko hongkongdarrek eta tokiko ekintzaileek antolatuta. 2014ko Aterkien Iraultzatik Hong Kongen izandako mobilizaziorik handiena izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak