2011ko Errioxako Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 51. edizioa izan zen. 2011ko apirilak 24an ospatu zen, Errioxa Beherean zehar eginiko zirkuitu batean (kilometro batzuetan Nafarroa eta Arabatik ere igaroz, Logroñon hasi eta amaituz, 193,2 kilometroko ibilbidea eginez.
Proba UCI Zirkuitu Kontinentalen barnean dagoen UCI Europe Tourrekoa da, 1.1 mailakoa.
Recajo, Agoncillo, Tudelilla (esprint berezi batekin), Turruncún, Grávalos, Aldeanueva de Ebro, Autol (tarteko helmuga batekin), Calahorra (tarteko helmuga batekin), El Villar de Arnedo, Lodosa, Mendabia (esprint berezi batekin), Viana, Moreda Araba, Gorrebusto, Ekora eta Oion zeharkatu zituen. Hirugarren mailako hiru mendate egon ziren, Villarroyako gaina (53. kilometroan eta Felix Iglesias tontorra lasterketako altuena izateagatik), Labraza mendatea (174. kilometroan) eta Moncaletre mendatea (180. kilometroan, helmugatik 13ra).
Egun bat lehenago 2011ko Laudioko Sari Nagusian lehiatu ziren talde berberek parte hartu zuten (Errusiako selekzioa izan ezik). Hala 93 txirrindulariko pelotoi bat osatuz, talde bakoitzeko 8 txirrindularikoa (Movistar Team, Geox-TMC eta Andalucía-Caja Granada izan ezik (7rekin abiatu zirenak), proba 90ek amaitu zutelarik.
Garailea Imanol Erbiti izan zen, EPM-UNE taldeko bere ihesaldi kideak ziren Juan Pablo Suárez eta Giovanni Baez gaindituz. Ihesaldi hori azken mendatearen jaitsieran osatu zen, helmugatik 13 kilometrora, pelotoi txiki bati 8 segundo ateraz.
Beste sailkapenetan Walter F. Pedraza (mendikoa), Jon Pardo (tarteko helmugak), Enrique Sanz (esprint bereziak), Garikoitz Bravo (konbinatua), Giovanni Baez (lehiakortasuna), Daniele Ratto (23 urtez azpikoak) eta Movistar Team (taldekakoa) izan ziren garaileak.
Sailkapen nagusia
2010 << 2011ko Errioxako Itzulia >> 2012
|
|
Kanpo estekak