2007ko azaroko Frantziako grebak, sektore publikoan egin ziren greba orokor serieei deritze, 2007ko azaroaren 13an burutu zirenak.[1][2]Nicolas Sarkozy presidenteak eta François Fillon lehen ministroak 500.000 funtzionarioei aurre erretiro pentsioak jaitsi nahi zituztenean hasi zen greba. Frantziako sindikatuen babesak atzeratzeko neurri gisa, Sarkozyk esan zuen pentsioen erreforma aplikatuko zen lehen gauzetarikoa izango zela. Sindikatuek zein Sarkozyk pentsioen greba gako politiko gisa zela ikusi zuten.[3]
Grebaren arrazoiak
Frantziako lan-lege nazionalak, enplegu arriskutsuak dituzten langileei edo erretiroa hartzeko zailak diren enpleguei erretiroa 37.5 urteren ondoren hartzea ahalbidetzen du, 40 urte izan beharrean. Sarkozyren administrazioak pentsio-sistemak sektore publikoko langile batzuk 50 urterekin erretiroa hartzeko aukera dutela baieztatu zuten.[4] Gobernuak aurre erretiroko gastuak urtean 7 mila milioi dolar izango zirela kalkulatu zituen.[5]
Nicolas Sarkozy presidenteak 2007ko hauteskundeak irabazteak ahalbidetu zion lan-erreformak egitea, “hautatua izan baino lehen egin nuen” argudiatu zuen, eta “erreformak hauek egingo ditugu, egin behar direlako”.[6] Grebak borondate politiko gisa definitu zituen. “Erreforma hauekin amaiera arte jarraituko dut”, esan zuen Europako Parlamentuko hitzaldi batean. “Ezer ez du nire bidea oztopatuko”.[5]
Frantziako lehen ministroak, François Fillon, sindikatuak erasotu zituen, horiek miloika frantziarrei “oinarrizko askatasuna galarazteagatik: mugitzeko edo lan egiteko askatasuna”.[5]
Bernard Thibault-ek, Lanaren Konfederazio Orokorreko (CGT) idazkaria, Frantziako bigarren sindikaturik handiena, grebak 1995ko erasoekin konparatu zituen, “Nahigabe orokorra lehen bezain indartsuagoa da” eta “Ez gabiltza 1995koa kopiatzen, baina grebak asko iraungo du” esanez.[6]
Grebaren hasiera
2007ko azaroaren 13an, SNCFko trenbideko eta Parisko Metroko langileak greba hasten lehenengoan izan ziren.[2] 2007ko azaroaren14an, lan ministroak, Xavier Bertrand, lider sindikalekin bildu zen arazoari konponbide bat aurkitzeko.[7] Grebaren lehenengo egunean, TGVren 700 trenetik, soilik 90 zeuden funtzionamenduan, eta beste trenbideko zerbitzuak oso murriztuak geratu ziren ere.[7]Parisen, metroa bere kapazitatearen %20an soilik funtzionatzen zuen, eta busen zerbitzua berriz, %15ean.[7] Hala ere, metroaren linea batzuk pentsatzen ziren baino atzerapen gutxiago izan zituzten, behatzaile batzuek ondorioztatuz grebarekin sostengua sindikatuek esandakoa baino askoz gutxiago izan zela.[3]
Estatuko Gaz de France eta Électricité de France guztien %70etan, langileen %30ak grebarekin bat egin zuen azaroaren 13an, nazioaren elektrizitatean produkzioa 8000 MWetara murriztuz (%10a gutxi gorabehera). Parisko Opéra National-ak, erretiro-plan bereziaren menpe zegoen talde bat (erregimen bereziko erretiroa), bere emanaldiaz bertan behera utzi zituen. Hala ere, BBCri emandako elkarrizketa batean, zuzendariak baieztatu zuen emanaldiak bertan behera uzteko arrazoia ez zela greba, emanaldia ikustera zihoazen bidaiarien zailtasunak baizik (grebak eragindakoak).
Herrez gain, unibertsitatetako ikasle batzuk manifestazioetara gehitu eta campus batzuetako sarbideak blokeatu zituzten, unibertsitateetako finantziazio pribatuaren kontra.[3][5] Nanterreko unibertsitatea, istiluen kontrako poliziak ikasleak kanporatu zituen, baina hau nazio mailako hedabide askotan zentsuratua izan zen. Azaroaren 13an, Le Figaro egunkaria (Sarkozy-ren jarraitzaile batek zuzentzen duena, Serge Dassault[8]) eta LCI kable telebistako berri kanalak inkesta bat egin zuten, non 10 pertsonetatik, 7k esaten zuten grebak justifikatuak ez zeudela.[5]
Greben ondorioak
Enplegu, Gizarte Kohesio eta Etxebizitza ministro zen Xabier Bertrand-ek, erlazio laboralak ere lantzen zituena, azaroaren 13 eta 14ean sindikatuekin zenbait bilera egin zituen.[5][9] Bertrand-ek sindikatuei esna zien pentsioen erreforma negoziagaitza zela, baina hilabeteko negoziazio tarte bat proposatu zuen sindikatuen eta estatuak kontrolatzen zuen agentzia baten artean.[9]
Azaroaren 14 jende asko mobilizatu egin zen. Metroko linea nagusiak itxita egon ziren, eta beste lineak haien kapazitate normalaren %20 eta %50 tartean funtzionatzen zuten. Hala ere, Parisko autobusen heren bat funtzionatzen zuen. TGVko abiadura handiko 700 trenetik, 150 martxan egon ziren, pasaden egunean baino %60a gehiago.[9]
Azaroaren 18an erreformaren alde eta grebaren aurka zeuden artean manifestazio bat antolatu zuten Frantziako hiriburuan. 8.000-20.000 manifestari inguru bildu zituzten garraio publikoko grebalarien aurka, “bahitzaileak” deitzen zieten bitartean.[10]
Azaroaren 20ak grebaren zazpigarren eguna markatu zuen eta grebara beste funtzionario batzuk batu ziren, tartean, irakasleak, posta langileak eta egunkarien inprimatzaileak. Inprimatzaileak inprimatze industrian egin ziren berrantolatzeen aurka mobilizatu ziren.[11] Aire trafikoko kontroladoreak ere grebarekin bat egin ziten, 45 minutuko atzerapenak eragin zituena Parisko zenbait hegaldietan, ADPren aburuz.
Azaroaren 20 eta 21eko gauaren bitartean, TGVko sarea suteen bitartez sabotatua izan zen, atzerapenak areagotu zituztenak. Trenbideen ia 30 kilometroetan kaltean egin ziren, sindikatuek zein presidenteak ekintza horiek kondatu zituzten.[12]
Azaoaren 21ean, CGT sindikatuak grebak gelditzeko eskatu zuen, ustez, gobernuak negoziazio bat egitea proposatu baitzuen. Figaron publikatu zen Inkesta batek estimatu zuen 3 frantziarretik, 2 grebaren kontra zeudela, eta Ekonomia Ministerioak deklaratu zuen 400 milioi euroko kostua eragiten ziola greba egun bat frantziar ekonomiari, eta SNCFri 100 milioi euro. SNCFren arabera, nazio trenbideen pertsonalaren %23a greban oraindik jarraitzen zuen, Parisko Metroaren eta beste trenbide batzuetako langileen %16a greban zegoelarik. Hala ere, Parisko tren eta metro zerbitzuak %25a baino gutxiagokoak ziren, greban zeuden langile gehienak gidariak zirelako.[13] Grebalarien kopurua murriztuz joan zen, eta gobernu eta sindikatuen artean elkarrizketak hasi ziren.