Bertsolaritzako pasarterik ezagunenetakoa eta zalantzarik gabe tamalgarriena gertatu zen. Arratsaldeko saiora Uztapide, Xalbador, Lopategi eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta epaileek buruz burukorako Uztapide eta Xalbadorren izenak eman zituztenean ikusleak haserretueta bost minutu eta erdiz txistuka arituz Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.
Iskanbila baretu zenean Xalbadorrek honako bertso hau bota zuen.
Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa neure gustora nagonik, poz gehiago izango nuen albotik beha egonik; zuek ezpazerate kontentu errua ez daukat, ez, nik: txistuak jo dituzue bainan maite zaituztet oraindik!
Iruditegia
Mikel Arozamena eta Txomin Garmendia lehen planoan.
Jon Lopategi, Mikel Arozamena eta Txomin Garmendia.